Berria

Europako Ebaluazio Tekniko (ETE) bat egin dugu FINSAren barne-trenkaden PANNER® sistemarako

2019ko otsailaren 12a

Produktuaren ezaugarriak gure laborategietan zehaztu dira: sua, akustika, mekanika eta materialak

FINSA etxeak berrikuntzaren alde egin du bere produktuei balioa eransteko. Testuinguru horretan sartzen da barne-trenkaden sistema oso bat garatzea, PANNER® partikula-taulan oinarrituta; taula horrek ezaugarri hobetuak ditu suari aurre egiteko.

Gure laborategian egin da karakterizazioa. Atal erabakigarri hauek ditu:  suarekiko erresistentzia, isolamendu akustikoa, sistemaren erresistentzia mekanikoa…

Urrats horren ondoren, merkatura ahalik eta berme handienarekin iristeko, Europako Ebaluazio Teknikoa (ETE) eta CE marka lortu dira trenkada-sistemarako. ETE ziurtagiria, ETE 18/0445, TECNALIAk eman du, eta barne-trenkaden ETAG 003 gidan oinarrituta dago; sistemaren aldaeren ebaluazioa kontuan hartzen du, eta, halaber, suarekiko erreakzioaren eta erresistentziaren ezaugarriak, karga estatikoekiko eta dinamikoekiko erresistentziak, kalte pertsonalen aurkako segurtasuna, isolamendu akustikoa, sistemaren osagaien iraunkortasuna, etab.

TECNALIAren eta enpresen arteko lankidetza

ETE ziurtagiria eta CE marka lortzeko TECNALIArekin elkarlanean aritzeak aukera eman dio FINSAri dena solaskide bakar batekin egiteko: trenkada-sistemaren ezaugarriak ezarri ETAG 03 gidaren eskakizunen arabera eta ETE ziurtagiriaren ebaluazioa eta kudeaketa egin. Hala, hobeto koordinatzen da prozesua, eta koordinazio-lan gutxiago dago.

Harremanetarako

Miguel Mateos: Industry Lab_services /Innovation and Conformity Assessment Point atalaren arduraduna, miguel.mateos@tecnalia.com

logotipo Finsa