“Asier Rufinok, TECNALIAren deep tech Venture Builder den TECNALIA Ventureseko CEOak, hizlari gisa parte hartu du topaketan”
Europar Batasunak ezagutza transferitzeari eta balorizatzeari buruzko eztabaida hasi du estatu kideekin, herrialde elkartuekin eta ikerketa- eta berrikuntza-arloko solaskideekin.
Pasa den ekainean, Europar Batasunaren sentsibilizazio-jarduera bat egin zen Madrilen, Europako Batzordearen Ikerketa eta Berrikuntza Zuzendaritza Nagusiak antolatuta, “Tour des Capitales” ekimenaren esparruan. Sentsibilizazioari buruzko topaketa horretan, Espainiako ezagutza-transferentziaren ekosistemako eragile publiko eta pribatuen ordezkariek hartu zuten parte, baita goi-kargu batzuek ere (Europako Batzordekoak, Espainiako Zientzia eta Berrikuntza Ministeriokoak, Unibertsitate Ministeriokoak, Patente eta Marken Espainiako Bulegokoak eta berrikuntza finantzatzeko agentziakoak).
Asier Rufinok, TECNALIAren deep tech Venture Builder den TECNALIA Ventureseko CEOak, hizlari gisa parte hartu zuen “Spanish Knowledge Transfer and Collaboration Plan – Way to implementation?” izeneko panelean. Moderatzailea Beñat Bilbao izan zen, DG RTDko unitateburu laguntzailea Europako Batzordean.
Transferentzia-plana
Panelak Transferentzia Plana izan zuen aztergai, zeina 2021-2023 aldirako Ikerketa Zientifiko, Teknologiko eta Berrikuntzako Estatuko Planaren eta 2021-2027rako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Espainiako Estrategiaren esparruan baitago. Transferentzia-planak ekimen berriak proposatzen ditu eta azken bi urteetan hasitako ekintzak indartzen ditu. Horietako asko Suspertze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren parte dira.