Berria

Europaren eta Arabiaren arteko lankidetza sustatzen dugu teknologia berdeetan

2022ko urtarrilaren 21a
Fomentamos la colaboración en tecnologías verdes entre Europa y Arabia

"Fostering EU – Arab Countries Innovation in Green Tech topaketa otsailaren 4an izango da, 8:00etatik 10:00etara (CET), Expo Dubai 2020ko Espainiaren pabiloian"

Ikertzaileak, ekintzaileak eta inbertitzaileak: teknologia berdeen berrikuntza-ekosistemen hiru zutabeak

Dubaiko Expo 2020ko Espainiaren Pabiloia; TECNALIA Ventures, TECNALIAren Deep Tech Venture Buildera; London Business School; Europako Batzordearen Joint Research Centre  (JRC); eta Europako Berrikuntza Kontseilua (EIC) elkartu dira online eta presentzialki egingo den ekitaldi hau antolatzeko.

Hiri adimendunak eta energetikoki eraginkorrak

Topaketa honen helburua da zubiak eraikitzea Europako eta Arabiako herrialdeetako teknologia berdeen berrikuntza-ekosistemen (Green Tech) artean, ekosistema horien funtsezko hiru zutabeak (ikertzaileak, ekintzaileak eta inbertitzaileak) elkarrekin lotuz.

Otsailaren 4an Europar Batasuneko eta Arabiako erakunde publikoak, ikertzaileak, berrikuntza-eragileak, startup teknologikoak, inbertitzaileak eta nazioarteko erreferentziako korporazioak bilduko dira. Teknologia berdeek sor dezaketen eragin positibo eta adierazgarriaz hitz egingo da, bereziki hiri adimendunen eta energetikoki eraginkorren eremua eta trantsizio klimatikoa kontuan hartuta.

Gorde ekitaldiaren data; hurrengo egunetan argitaratuko da behin betiko agenda.