Berria
Datu-espazioetan berrikuntzak egiten ditugu segurtasuna hobetzeko
Berria
Erakundeak lanean ari dira, besteak beste, diagnostikoko testen, arnasketa-gailuen, lan-protokoloen eta adimen artifizialeko soluzioen ekoizpenean, laneko segurtasuna bermatzeko
Euskadiko ikerketa zientifikoa eta teknologikoa pertsonen zerbitzura jartzeko helburuarekin, Basque Research and Technology Alliance - BRTA aliantza osatzen duten zentro teknologikoak eta ikerketa kooperatiboko zentroak elkarlanean ari dira industria-ehunarekin, osasun-agintariekin eta administrazio publikoekin, COVID-19ak sortutako osasun-krisiaren inpaktua murriztera zuzendutako zenbait proiektutan.
BRTA aliantzaren koordinaziopean, osasun-arloan sortutako premiak hauteman dira, eta zentro teknologikoen arteko lankidetza indartu da, premia horiei erantzun eraginkorra emateko; sinergiak sortu dira, eta elkarlana sustatu da eragileen zientzia- eta ikerketa-jardueran.
Azken batean, aliantza osatzen duten ikerketa-zentroek euskal osasun-sistemaren zerbitzura hedatzen ari dira haien kapital zientifiko-teknologikoa, esperientzia eta ezagutza, pandemiak planteatu dituen erronkei eta premiei ahalik eta modu eraginkorrenean erantzuteko. Lan hori BRTA aliantzan bildutako zientzia eta teknologiako euskal ekosistemako laborategien lankidetzarekin eta enpresen ekarpenarekin garatzen ari da.