Berria
Datu-espazioetan berrikuntzak egiten ditugu segurtasuna hobetzeko
Berria
Lehen eskuko ezaguera eskainiko da obren iraunkortasuna eta zerbitzu-aldia hobetzeko aintzat hartu behar diren gorabehera guztiez
Urriaren 26an “gaurkotasuna eta joerak eraikuntza- eta azpiegitura-proiektuetako kalitatean” jardunaldia egingo da; haren helburu nagusia da zehazki ezagutzea, ikuspuntu profesional eta aditutik, zein diren egungo joerak kalitatearen eta eraikuntza- eta azpiegitura-proiektuen jarraipenean.
Bizkaiko Foru Aldundia, Interbiak eta Tecnalia dira ekitaldiaren antolatzaileak. Halaber, partaide dira Eusko Jaurlaritza, Teknes, Lisit, Bilboko Portua, Viuda de Sainz eta Eraikune.
Lehen eskutik ezagutuko ditugu hauek hobetzeko aintzat hartu behar diren alderdi guztiak: obren iraunkortasuna eta zerbitzu-aldia, kalitatearen jarraipenean dauden joerak, eta teknologia berriek obren kalitatean, segurtasunean eta jarraipenean nolako eragina duten ere bai, eraikuntza- eta azpiegitura-proiektuetan aplikatzen diren beste zenbait gai interesgarrirekin batera.
Bide batez, eraikingintzako eta azpiegituretako arrakasta-kasuak azalduko dira, bertaratuei argibide praktikoak eskainiz.
Jardunaldi tekniko hau doakoa da, eta eraikuntza eta sustapen-enpresentzat, arkitektura-estudioentzat, aholkularitza-enpresentzat, ingeniaritza-enpresentzat eta administrazio publikoentzat (etxebizitza-sailak, udalak eta eraikuntza-teknikariak) egiten da.
Argibide gehiago nahi baduzu, jar zaitez harremanean Arantxa Tejada gure lankidearekin (arantxa.tejada@tecnalia.com / tel.: 667115975)