Fabrikazio aditiboko teknologiek, oro har, fabrikazio-kontzeptu berriak garatzeko aukera apartak eskaintzen dituzte
Fabrikazio aditiboa erabiltzen duten berrikuntza-prozesuek abantaila hauek eskaintzen dizkigute, besteak beste: ebaketa-erreminten fabrikazio pertsonalizatua, eskakizun mekaniko handiko pieza metalikoen fabrikazio azkarra, plastikoen eta konpositeen 3D inprimaketa eta propietateen hobekuntza hegazkin-karkasen fabrikazioan.
Erreferentzia diren lau teknologia garatzen ditugu industriaren eta garraioaren sektoreetarako —binder jetting, WAAM, LMD eta plastiko eta konpositeen fabrikazio aditiboa—, baita energiaren, makina-erremintaren, osasunaren eta eraikuntzaren sektoreetarako ere.
Enpresen lehiakortasuna hobetzea
- Binder jetting prozesua alternatiba gisa erabiltzen da ebaketa-erremintak pertsonalizatu ahal izateko.
- LMD teknologia presio txikiko turbinen karkasetan erabiltzen da, aeronautikaren sektorean.
- 3D inprimaketa plastikoen eta konpositeen eremuetan erabiltzen da, eta WAAM teknologia, berriz, eskakizun mekaniko handiko pieza metalikoen fabrikazio azkarrean. Teknologia berritzaileak dira, enpresetan ezarri beharrekoak. Helburua da itzulkin eraginkor eta produktiboa erdiestea, piezen produkzioa errentagarria izan dadin.