Berria
Datu-espazioetan berrikuntzak egiten ditugu segurtasuna hobetzeko
Berria
Fabrikazio aditiboko gune berria, IMHn kokatua, fabrikazio aditiboa egiteko eta 3Dn inprimatzeko azken belaunaldiko lantegi bat da
IMHko azken belaunaldiko lantegi horretan, fabrikazio aditiboaren eta 3Dko inprimaketaren industriako teknologia berritzaileak egongo dira, ikasleak eta teknikariak 4.0 industrian zabaltzen ari den teknologia berri horretan trebatzeko. Lagunduko du, halaber, 3Dko inprimaketak ekoizpen-prozesura ekartzen dituen abantailak aplikatzen eta industrian erabiltzen.
Fabrikazio aditiboko punta-puntako teknologiak
Irailean hasiko da Fabrikazio Aditiboko Espezialista tituluaren bigarren edizioa, eta TECNALIAk aktiboki hartu du parte diseinuan eta prestakuntzan. IMHn ikertzeko, garatzeko eta erakusteko dauden instalazio berriak osagarri izango dira ikasleentzat. Horrenbestez, ikasleek fabrikazio aditiboko punta-puntako teknologia erabiltzeko aukera izango dute EHUren eta TECNALIAren eskutik: SLM, LMD/cladding, WAAM eta binder jetting, metalezko osagai funtzionalak fabrikatzeko; eta formatu handiko multijet fusion teknologiak eta FMD, plastikoetarako eta polimeroetarako.
IMH, AFM eta Fabrikazio Aurreratuaren eta Digitalaren Klusterra elkarlanean aritu dira Eusko Jaurlaritzarekin, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin, Elgoibarko Udalarekin eta fabrikazio aditiboko enpresa batzuekin, euskal industriarako estrategikoa den ekimen honetan, zeina martxoan jarriko baita martxan.