Berria

Fabrikazioaren, osasunaren eta kontsumitzailearen esparruko robot interaktiboak estandarizatzeko estrategia bat lantzen ari gara: INBOTS

2020ko apirilaren 29a

Robotika funtsezkoa duen ekosistema bat lortzeko prest egon behar dute legeek, etikak, enpresek eta azken bezeroek

Inclusive Robotics for a better Society (INBOTS) ekimenak tartean dauden alde guztiek elkar argi ulertzea eta egoki komunikatzea du helburu, eta, halaber, koordinazioaren eta laguntzaren emaitzak optimizatzea. Ardatz nagusia robot interaktiboak ditu, hau da, definizioz, gizakiekiko interakzio estuan aritzen den edozein robot.

Robotikako ikerketa eta berrikuntzari buruz eztabaidatzeko eta horretarako paradigma arduratsu bat sortzeko, adituak bil ditzakeen zentro komunitario bat sortu nahi da. Teknologiaren transferentzia, erregulazioa eta landako legeria bizkortzeko eta esperientziak partekatzeko plataforma izango da ekimena.

Plataforma honetan, laneko sinergiak ezartzen dira robotika interaktiboko interesdun guztiak hartzen dituzten lau oinarrien artean: esperientzia teknikoa, enpresa-esperientzia, esperientzia etikoa, legezkoa eta sozioekonomikoa, eta, azkenik, azken erabiltzaileak, politikak formulatzen dituztenak eta publiko orokorra.

Informazio gehiago: