Berria
Datu-espazioetan berrikuntzak egiten ditugu segurtasuna hobetzeko
Berria
Eraikinetan energia fotovoltaikoa integratzeak (BIPV) interes handia pizten du energiaren eta eraikuntzaren sektoreetan
Eraikuntzan energia fotovoltaikoa integratzeari buruz Miramongo Parke Teknologikoko gure egoitzan egindako jardunaldiak interes handia piztu du fabrikatzaileen, diseinatzaileen, arkitektoen eta BIPV elementuen instalatzaileen artean.
BIPV produktuek aukera ematen dute eraikinaren inguratzaile gisa erabiltzen diren eraikuntza-elementuen berezko funtzioa energia elektrikoaren ekoizpenarekin konbinatzeko.
Adibide erreal bat aurkeztu genuen: fatxada aireztatu erdigarden bat, elementu fotovoltaikoak integratuak dituena. Argiari pasatzen uzten dio, neurri batean, eta eraikinaren barruko tenperatura hobetzen du. Fatxada hori gure eraikinean integratu da; hain zuzen, geometria bereziko eraikin batean. Horregatik, ahalegin handia egin behar izan da, bai diseinu aldetik (integrazio arkitektonikoa), bai instalazio aldetik.
Era horretako BIPV garapenak funtsezkoak dira eraikinetako energia-eraginkortasunaren Europako Direktibaren helburuetako bat betetzeko: erakin berri guztiek nZEB izan behar dute, hots, nearly Zero-Energy Buildings (ia energia-kontsumorik ez duten eraikinak).
Jardunaldian aurkeztu diren garapenak proiektu honen barruan egin dira: PVSITES - “Building-integrated photovoltaic technologies and systems for large-scale market deployment”.
Proiektu honek Europar Batasunaren ikerketa eta berrikuntzako Horizon 2020 programaren finantziazioa jaso du, 691768 zenbakiko diru-laguntzaren bidez. |