Berria

Gaixotasun kronikoen detekzio goiztiarra eta tratamendua hobetzeko tresna digitalak

2020ko irailaren 23a

GATEKEEPER ekimenak plataforma bat garatuko du nola osasun-saretik hala erabiltzaileen eguneroko erabileratik lortutako datuak konbinatzeko gai dena

GATEKEEPERek soluzio digitalak sortzen ditu gaixotasunen detekzio goiztiarra egiteko eta adinean aurrera doazen pazienteentzat interbentzio pertsonalizatuak garatzeko: herritarren onerako erabiltzen du adimen artifiziala.

Ekimenean, esperientzia pilotu bat eskala handian egiteko asmoa dago; datozen lau urteetan egingo da, eta Europar Batasuneko zazpi herrialdetako adineko 40.000 bat lagunek hartuko dute parte.

Soluzioak etxeetan eta pertsonak zaintzen dituzten zentroetan ezarriko dira, hau frogatzeko: arrisku-egoerak identifikatzeak hobetu egin dezake gaixotasun kronikoen progresioa.

TECNALIA da Medtronic Ibéricak koordinatuko duen proiektu horren 43 bazkideetako bat, eta erabiltzaile-esperientziako eta errealitate birtualeko teknologiak garatuko eta ezarriko ditu, haien bidez pazienteak eta familiak iktusen sintomak detektatzen trebatzen laguntzeko.

IIS Biocruces Bizkaiak patologia garrantzitsuen bost erabilera-kasuren ezarpenean parte hartuko du (hala nola parkinsona, diabetesa, bihotz-gutxiegitasuna eta biriketako gaixotasun butxatzaile kronikoa); TECNALIAk, ISS Biocruces Bizkaiarekin batera, paziente kroniko konplexu edo pluripatologikoak kudeatzeko teknologia batzuen erabileran lan egingo du.

Pilotuak Europar Batasuneko zazpi herrialdetan ezarriko dira —Saxonia (Alemania), Grezia, Apulia (Italia), Milton Keynes (Erresuma Batua), Zipre, Polonia, Aragoi eta Euskadi—, eta baita munduko beste toki batzuetan ere (Singapur, Taiwan eta Hong Kong, besteak beste).

Informazio gehiago