Berria
Datu-espazioetan berrikuntzak egiten ditugu segurtasuna hobetzeko
Berria
DatSci Awards sariketan, urtero saritzen dituzte datu-tratamenduari, adimen artifizialari eta haiek industrian eta gizartean duten erabilerari buruzko Europako ekimenik onenak
Gestamp eta TECNALIA aintzatetsi dituzte Europan, 4.0 industriako ekoizpen-prozesuetan hobekuntza energetikoak diagnostikatzeko garatu duten sistema adimendunagatik. DatSci Awards sariketa Big Data Value Association elkarteak sustatzen du, eta alor hauetako Europako ekimen onenak saritzen dituzte, urtero: big data, datu-tratamendua eta adimen artifiziala, eta haiek industrian eta gizartean duten erabilera.
Hilabete honetan argitaratu dituzte azken urteko ekimenik onenak, eta EAEko teknologia izan da irabazle “Adimen artifizialaren 4.0 industriako erabilerarik onena” kategorian. Kategoria horretan, ospe eta esperientzia handiko erakundeak izan dituzte lehiakide Tecnaliak eta Gestampek, hala nola Accenture eta Telekom Innovation Laboratories.
Teknologiak NAIA I4.0 (Neurtu eta Aditu Industrian Aurrezteko) izena du, eta industria-instalazioetan efizientzia energetikoaren gabeziak diagnostikatzeko sistema adimendun bat da. Tecnaliak eta Gestampek garatu dute elkarrekin, eta 2018an ontzat eman zuten Gestampen instalazioetan. SPRIren laguntza izan du, Hazitek programaren bidez. NAIA I4.0 sistemak fabrikazio-industriaren eraldaketa sustatzen du, digitalizazioaren, datu-analisiaren eta ikaste automatikoaren bidez. Gaur egun, produktuaren garapen- eta industrializazio-fasean dago.