Berria

Giza begiak ikusi ezin dituen propietateak detekta ditzake terahertzetako erradiazioak

2019ko ekainaren 18a

Elikagaigintzan, segurtasun-arloan, farmazia-arloan, automobilgintzan, eraikuntzan eta medikuntzan erabiltzen da, besteak beste

Giza begiak ikusi ezin dituen propietateak detekta ditzake terahertzetako erradiazioak. Arropa, material zeramikoak, plastikoa, kartoia eta material ez-eroaleak zeharkatzeko gai da, eta, beraz, egokia da ezkutuko edo barneko substantziak modu ez-suntsitzailean ikuskatzeko.

Gainera, ez da ionizatzailea, eta, beraz, segurua da gizakientzat, eta ez da beharrezkoa itxitura berezirik egitea erradiazioa kanporatu ez dadin.

Elikagaigintzan ez ezik, segurtasun-arloan, farmazia-arloan, automobilgintzan, eraikuntzan eta medikuntzan ere erabiltzen da teknologia hau, besteak beste.

Joan den astean, saiakuntza ez-suntsitzaileei buruzko kongresu bat egin zen Gasteizen, eta, han, Tecnaliako ikertzaile José Ángel Gutierrez eta Ivan Lozanok azaldu zuten nola funtzionatzen duen terahertzetako erradiazio bidezko ikuskapenek. Horretarako, erakusketa praktiko bat egin zuten, eta parte-hartzaileek ikusi ahal izan zuten nola dabilen sistema hori, ikusmen artifizialeko teknologien bidez.