Berria

Gure optika laborategia da Espainian eguzki-argiaren erreflektantzia-indizea (SRI) kalkulatzeko ASTM E1980-11 arauaren arabera egiaztatuta dagoen bakarra

2018ko apirilaren 18a

SRIk aukera ematen du akabera bat kategorizatzeko hiriko beroaren isla efektua arintzen laguntzeko gaitasunaren arabera

ENAC Espainiako Egiaztapen Erakundeak egiaztatu du gure optikako laborategiak betetzen duela eguzki-argiaren erreflektantzia-indizea (SRI) kalkulatzeko ASTM E1980-11 araua.

Lortutako egiaztapen hori karakterizazio optikoari dagokionez kaudimen teknikoaren abangoardian mantentzeko egin dugun apustuaren eta gure bezeroen zerbitzura jartzeko nahiaren emaitza argia da. Horregatik, urtez urte, industriak eskatzen dizkigun saiakera berrietarako egiaztapena lortzen saiatzen gara.

Nabarmentzekoa da, besteren artean, ASTM E1980-11 arauaren araberako eguzki-argiaren erreflektantzia-indizearen azterketa (SRI), zerbitzu hori gero eta gehiagotan eskatzen baita, eraikinen LEED ziurtapenean duen garrantziagatik. SRIaren balioak aukera ematen du akabera bat kategorizatzeko hiriko beroaren isla efektua arintzen laguntzeko gaitasunaren arabera.

SRIa zehazteak eraikuntza-materialen fabrikatzaileei lagun diezaieke akaberen osagaiak hobetzen, ziurtapenaren eskeman ezartzen den baldintza betetzen duten produktu berriak garatzen, eta, ondorioz, produktuak merkatuan posizionatzen.

Beste agente batzuei ere laguntzen die, hala nola arkitektoei, eraikitzaileei, jabeei eta eraikinen kudeatzaileei, materialak edo akabera egokiak aukeratzerakoan: gainazaleko tenperaturak murrizten lagundu behar dute; eta, ondorioz, eraikuntzetako energia-kontsumoa murriztu behar dute.

SAIAKERA-TXOSTEN EGIAZTATU BAT IZATEAK DUEN GARRANTZIA Nazioarteko akordio-sistemaren bidez, laborategiak igorritako emaitzek ENACen egiaztapena dute munduko 70 herrialdetan baino gehiagotan. Elkarrekiko egiaztapenak ahalbidetzen duena zera da: emaitzak kanpoko merkatuetan errazago onartzea, gastuak murriztea eta beste herrialde batean berriz saiakerak egin behar ez izatea.

1803 TecnaliaST 062b  1803 TecnaliaST 069b  1803 TecnaliaST 077b

NORENTZAT DA SRI-A KALKULATZEKO ZERBITZU HAU?

Zerbitzu hau, bereziki, fabrikatzaileei zuzenduta dago. 

  • Pinturak eta iragazgaiztekoak
  • Zoladuretarako eta estalduretarako akaberak, hala nola zeramikak, hormigoiak, konpositeak, sandwich panelak, estaldura plastikoak... 

Eta arkitekto, eraikitzaile, jabe eta eraikinen kudeatzaileei ere bai.

Kontaktua: oihana.plazaola@tecnalia.com