Berria

H2SITE ekimena scaleup onentzat hartu dute

2022ko azaroaren 24a
H2SITE- ANDRÉS

"H2SITEk eskala txiki eta ertainean hidrogenoa hornitu nahi du, eta erabiltzaileentzat kostu txikikoa eta purutasun handikoa izatea."

Azaroaren 28an, Santander X Global Challenge “Countdown to Zero” ekintzailetza-erronka globalaren irabazleen berri eman zen; H2SITE scaleup onentzat hartu da.

Irabazleek 120.000 euro lortu dituzte guztira; zehazki, 30.000 eta 90.000 euro startup eta scaleup irabazleentzat, hurrenez hurren. Gainera, sarituek aukera izango dute proiektuak 1 Formulako exekutiboen aurrean aurkezteko eta EIT InnoEnergy Innovation Enginerekin batera lan egiteko, euren hazkunde-planak aurrera ateratzeko.

Santander X “Countdown to Zero” Banco Santanderen eta 1 Formularen arteko lankidetzatik sortu zen, 2030erako zero isurtze netoen helburua sustatzeko: automozioaren industriaren jasangarritasuna hobetzen ari diren enpresa berritzaile berriak babestu nahi ditu eta aitortza eman. Aurreko edizioen moduan, saritutako enpresak "Santander X 100" delakoan sartuko dira, Santander X-ren proiektu nagusien enpresa-komunitate global eta esklusiboan.
Sobre H2SITEH2SITEri buruz
H2SITE desarrolla una tecnología que permite transformar el amoniaco en hidrógeno en las instalaciones del usuario final eliminando de esta manera el proceso de transporte. El objetivo de esta tecnología, única en el mundo, es ser utilizada en la producción de energía renovable para los sectores de la industria y la movilidad.

H2SITE quiere proporcionar hidrógeno distribuido a pequeña y mediana escala, y que sea de gran pureza y bajo coste para los usuarios.
H2SITEk teknologia bat garatun du amoniakoa azken erabiltzailearen instalazioetan hidrogeno bihurtzeko, eta, hala, garraiatzea beharrezkoa ez izateko. Munduan bakarra den teknologia horren helburua da energia berriztagarria ekoizteko erabiltzea industriaren eta mugikortasunaren sektoreetarako.

H2SITEk eskala txiki eta ertainean hidrogenoa hornitu nahi du, eta erabiltzaileentzat kostu txikikoa eta purutasun handikoa izatea.