Berria
H2SITE deeptecheko startupak Bizkaian lantegi berri bat irekiko duela iragarri du
Berria
Europak du hidrogeno-estazioen sare handiena; guztira, 200 kargatze-estazio (hydrogen refueling stations) baino gehiago instalatzen ari dira dagoeneko
Irailaren 14an, I+G+Bko webinar tekniko bat egin zen, “Hidrogenoa, emisiorik gabeko errepide-garraiorako alternatiba gisa”, SERNAUTOk eta Automobilgintza eta Mugikortasunerako Espainiako Plataforma Teknologikoak (M2F) antolatua, TECNALIA zentro teknologikoaren laguntzarekin.
Cecilia Medina SERNAUTOko I+G+Bko arduradunak egin zuen jardunaldiaren sarrera; Pablo Martinez Tecnaliako Automozio alorreko zuzendariak, berriz, aurkezpen bat egin zien bertaratu zirenei (80 lagun baino gehiago).
Pablo Martinezek, aurkezpen horretan, erregai pilaz dabilen ibilgailu elektriko bat zer den azaldu zuen; eta, orobat, zer osagai behar diren bat fabrikatzeko eta zeintzuk diren halakoak garatzeko eta inplementatzeko gakoak. Azkenik, haien fabrikazioan eta garapenean eragina duten kanpo-faktoreak identifikatu zituen.
Erregai-pilaz dabilen ibilgailu bat Espainian ondo inplementatzeko gakoak
Gure adituaren arabera, FCEV teknologiak (erregai-pila duten ibilgailuak) faktore batzuekiko mendekotasun handia du, hala nola energia-sorkuntza berdea, banaketa eta ibilgailuen horniketa. Halako propultsioak garatzeko, kontuan hartu behar da osagaien fabrikazio-kostua, zeina zuzenean lotua baitago salmenta-bolumenari.
H2-aren sorkuntzaren kanpo-faktoreei dagokienez, erregaiak eraberritzeko prozesuak edo elektrolisi-prozesuak ez ezik, sorkuntza bera egiten den tokia ere kontuan hartu beharra dago; zentralizatua egon behar du, eta kontsumitzaileengandik hurbil banatua.
Europak du hidrogeno-estazioen sare handiena; guztira, 200 kargatze-estazio (hydrogen refueling stations) baino gehiago instalatzen ari dira dagoeneko. Baina sare hori zabaltzeko programa gehiago behar dira, publiko orokorrak (autoek, furgonetek eta kamioiek) hidrogenoa eskuratzeko aukera izan dezan.
M2F interes komuneko proiektu traktore kolaboratzailean (PTCIC Hidrógeno) ari da lanean, hidrogeno-pilaren modulu eskalagarri bat garatzeko eta erregaia era garbi eta jasangarrian sortzeko/metatzeko.
Mugikortasun elektrikoa ardatz hartuta hidrogenoari lotutako balio-kate osoa garatzeko eraldatze-ahalegin bat da; kate horretan sartzen dira erregai-pilak eta behar diren gainerako osagai guztiak, eta kontuan hartzen da, halaber, oxikonbustioaren bidezko erregai sintetikoen aldaera. Bestalde, hidrogenoa turismoen segmentura eraman ahal izateko eredu teknologikoak zer inplikazio duen ere aztertzen da.
Informazio gehiago