Berria
Eraldaketa digitalari buruzko topaketa bat egin da, eta bertan parte hartu dugu
Berria
Prototipo hau Donostian, Europako lehen hiruretako bat eta Espainiako lehenengoa da
Etorkizuneko hiri-mugikortasuna zerura begira dago. Izan ere, iragarpenen arabera, hegan dabiltzan ibilgailuak izango dira mundu osoko hirietan, lurreko garraioaren alternatiba gisa. Porsche Consultingen ikerketa baten arabera, 2035ean 32.000 milioi eurora iritsiko da aireko taxien negozioa.
Gaur egun, mundu osoan, 6 prototipo daude, eta TECNALIA ikerketa eta garapen teknologikoko zentroak Espainiako lehena aurkeztu du gaur, Donostian. Ibilgailu hau hirietan ibilbide laburrak era autonomoan egiteko da. Prototipo hau pertsona bat edo 150 kg-ra bitarteko kargak garraiatzeko diseinatua dago, eta hirian 15 bat minutuko distantziak egiteko (gehienez ere 15 kilometro). Hala, munduko hiri guztietako hiriguneetako garraio-beharren % 85 beteko lirateke. Joan-etorriak 90 km/h-ko abiaduran egingo lirateke, baina 190 km/h-ra arteko abiadurak ere har litzake; hegaldiaren garaiera, berriz, 100-300 metrokoa izango litzateke, indarrean dagoen legediaren bilakaerak ebatziko duenaren zain.