TECNALIAk 192 patente-familiako zorro bat du (783 patente), eta partaidetza du 13 enpresatan, zeinek 207 lanpostu zuzen sortzen baitituzte
Bosgarren urtez jarraian, Espainian Europako patente gehien eskatu dituzten erakundeen artean dago TECNALIA (kontsultatu historia).
Zehazki, Europako 17 patente eskatu genituen, eta, hala, hirugarren postuan gaude, CSICen (72) eta Amadeusen (60) atzetik, Laboratorios Esteverekin (17) eta Telefónicarekin (17) berdinduta eta, besteak beste, hauen aurretik: Kataluniako Unibertsitate Politeknikoa (15), Repsol (14) eta Pharma Mar (14).
TECNALIAk ez du inondik ere helburu patenteak eskatze hutsa; aitzitik, TECNALIA Ventures Deep Tech Venture Builderraren bidez teknologia BPG bihurtu nahi du. TECNALIAk, ildo horretan, lau milioi euroren salmentak egin zituen, gutxi gorabehera, jabetza industrialeko lanetan, 2020. urtean. Horretaz gainera, oinarri teknologikoko H2SITE enpresa jarri zuen martxan. Hidrogenoa eskala txiki eta ertainean modu banatuan sortzeko teknologia garatzen du, purutasun handian eta kostu txikian, mintzeko erreaktore katalitikoen bidez.
Hala, 2020ko abenduaren 31n, TECNALIAk 192 patente-familiako zorro bat du (783 patente), eta partaidetza du 13 enpresatan, zeinek 207 lanpostu zuzen sortzen baitituzte.
Ikusi TVE1eko albistegietan emandako berria.