Berria
Datu-espazioetan berrikuntzak egiten ditugu segurtasuna hobetzeko
Berria
BEOTIBAR RECYCLING, ERGOA eta LURKOI ATM etxeek kanpoko altzariak garatu dituzte, gure laguntza teknologikoarekin
Hiri-hondakinen gaikako bilketako plastikoak (garbigunea, edukiontzi horia) lehengai-iturri izan daitezke altzari berritzaileak fabrikatzeko.
Azken urteotan, esponentzialki hazi dira nola material berrien garapena hala plastiko-eskaeraren bolumena bilgarrien eta edukiontzien sektorean. Halaber, kontsumitu ondorengo hondakinen birziklatze-proportzioa ere handitu da merkatuan, pixkanaka eta etengabe.
Hala ere, oraindik badaude tratamendu-instalazioek berreskura ezin ditzaketen zati batzuk, muga batzuen ondorioz (ezpurutasunak, material berriak, tamainak, geometriak eta herrestatzeak). Gehienetan, errefusatutako zatiarekin bi aukera baino ez da izaten: hondakindegira eraman edo energia-iturri gisa erabili.
Aldi berean, altzarien sektorea aldatzen ari da, eta ingurumena hobeto zaintzen duten produktuak egiteko joera du: material birziklatuak eta biomaterialak hobesten dira, haiekin diseinu abangoardistako produktu koloretsu eta merkeak egiteko.
Zur eta plastikozko konpositezko (WPC) produktuen garapena kanpo-altzarietarako
Laguntza teknologikoa eman diegu BEOTIBAR, LURKOI eta ERGOA enpresei, hondakinekin zur eta plastikozko konpositeak (WPC) garatzeko, kanpo-altzariak egiteko. Produktu horiek hobetu egiten dituzte ohiko zurezko soluzioen funtzionalitate batzuk; adibidez, iraunkortasuna.
Hala, piezak eta profilak egin dira azpiproduktuekin, birziklatze-uharte baten estaldura fabrikatzeko. Birziklatze-uharte hori ikastetxeetarako da, sortzen dituzten hondakinak bereizteko garbigune gisa erabiltzeko: sailkapen-sistema berritzaile bat da, jasangarritasuna, funtzionalitatea eta estetika kontuan hartzen dituena.
Materiala sailkatzea, eraldatzea eta amaierako produktuaren akabera
Zenbait hondakin-mota aztertu dira, eta zura eta plastikoa batera eraldatu, estrusio bidez. Azkenik, birziklatze-uhartea muntatu egin da —eragiketa mekaniko batzuen bidez (zulatu, zerratu) eta ainguraketa mekaniko batzuk, itsasgarriak eta estaldurak jarriz—, eta ontzat eman da.
Altzariaren prototipoa diziplina anitzeko proiektu baten barruan garatu da, eta Eusko Jaurlaritzak kofinantzatu du (2017-2018).