"“Smart Medical Device & Robotics” soluzio berriak garatzeko topaketa"
Lankidetza publiko-pribatua funtsezkoa da “polo teknologiko” lehiakorrak eratzeko, talentua sortu eta atxikitzeko eta berrikuntza txertatzeko
Atzo, asteazkena, “Matchmaking Innovación en Salud” foroa egin zen Donostian. Foro horren helburu nagusia zen “Smart Medical Device & Robotics” soluzio berriak garatzeko berrikuntza irekiko ekosistemak bultzatzea.
Topaketara osasunaren arloan aitzindari diren erakundeak joan ziren, hala nola erakunde publikoak, startup-ak, I+G+Bko taldeak, industria eta zentro teknologiko eta klinikoak, soluzio berri horien bidez balio handiko enpresa-sarea sortzeko, eta, aldi berean, talentuari eusteko eta Euskadi maila nazionaleko erreferentzia-gune teknologiko gisa finkatzeko.
Foroan parte hartu duten erakundeekin batera, “hurbileko” I+G+B biosanitarioa sustatu nahi izan dugu Euskadirentzat, eskualde hori estatuko gainerako lurraldeetarako hub gisa kokatzeko.
Matchmaking Innovación en Salud foroko gai nagusiak
Foroak networkinga eta proiektuei bultzada ematea sustatu ditu startupen, Feninen elkartutako osasun-teknologiaren sektoreko ibilbide luzeko konpainien eta ikerketa-taldeen artean.
Jardunaldiko edukiek hiru helburu izan dituzte:
- gailu mediko adimendunen eta robotikaren arloko industria-ehunaren arteko sinergiak elkarrekin konektatzea
- osasun-sistemako proiektu eraldatzaileak identifikatzen eta garatzen laguntzea
- osasun-teknologiaren inguruan balio-kate bat sustatzea
"Matchmaking Innovación en Salud” foroaren laguntzaileak
Topaketan kolaboratzaile izan dira, halaber, Berrikuntza + Ikerketa + Osasuna Eusko Fundazioa (BIOEF), Basque Healthcluster, Basque Research & Technology Alliance, Carlos III Osasun Institutuko ITEMAS Plataforma eta Ingeniaritza Biomedikoaren Espainiako Elkartea (SEIB). Antolatzaileak, berriz, Feninen Osasun Teknologian Berritzeko Espainiako Plataforma, Eusko Jaurlaritza, TECNALIA eta Biodonostia Osasun Ikerketarako Institutua izan dira.