Berria

Ibermáticak eta TECNALIAk lankidetza estrategikoko hitzarmen bat sinatu dute datozen bost urteetarako

2019ko uztailaren 23a

Zibersegurtasunaren, big dataren eta interakzio-sistema aurreratuen alorreko I+G+Bko proiektuak egingo dituzte

Juan Ignacio Sanz, Ibermáticako zuzendari nagusia eta kontseilari delegatua, eta Iñaki San Sebastián, TECNALIAko CEOa, izan dira lankidetza estrategikoko esparru egonkor hori sinatzen, hasieran bost urterako, enpresak digitalizatzen laguntzeko I+G+Bko proiektuak egiteko.

Zibersegurtasunaren, big dataren eta interakzio-sistema aurreratuen alorreko I+G+Bko proiektuak egingo dituzte, eta mota hauetakoak izango dira: 

  • Garapen estrategikoko proiektuak, joera teknologikoak eta merkatuetan eragina dutenak identifikatzeko.
  • Alor digitaletan ikertzeko talentua garatzeko proiektuak, ekonomia-ehunean txertatzeko.
  • Garapen teknologikoko proiektuak, heldutasun handiko soluzio teknologikoak lortzeko, ondoren komertzialki ustiatzeko.
  • Negozio-garapeneko proiektuak, elkarrekin prototipoak garatzeko eta azpiegitura berezietan probak egiteko, merkatu-aukerak analizatuz. 

Informazio gehiago: Ibermática eta TECNALIA.