Berria

I+G+Bko lankidetza Hegoafrikarekin

2017ko azaroaren 29a

Euskadiko berrikuntza-ekosistema eta ikerketa eta garapeneko zentro teknologikoen gure eredua erreferentzia hartuta

CASEID (Centre for Applied Studies in Economic and Industrial Development) erakundeko bost kidek, Hegoafrikakoak, astebeteko egonaldi bat egin dute Euskadin, hemengo berrikuntza-ekosistemaren funtzionamendua xehetasunez ezagutzeko eta, zehazki, ikerketa eta garapen teknologikoko zentroen TECNALIAko eredua ezagutzeko.

Eusko Jaurlaritzaren laneko agendan, Hegoamerikako Gobernuarekiko misio enpresarial eta instituzionalak daude 2013tik, eta esparru horretan kokatzen da Hego Afrikako delegazioaren egonaldia.

Delegazioak, TECNALIA ez ezik, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea ere bisitatu du, Euskadiko Parkeen sarearen garapena eta finkapena ikusteko; eta orobat izan dira Innobasquen, Berrikuntzaren Euskal Agentzian, non RIS3 espezializazio-estrategia eta EAEko I+G+Barekin erlazionatutako beste alderdi batzuk ikusi baitituzte

TECNALIAKO ikertzaileekin izandako topaketetan, batzuek zein besteek duten ezagutza sakontzeko aukera izan da, eta, lan horren ondorioz, lankidetza-lerro garrantzitsuak identifikatu dira, bai Hegoafrikarako, bai Euskadirako, hainbat esparrutan; nagusiki, energian, ingurumenean, automobilgintzan eta nanoteknologiatan.

Gure eskerrik onena ematen diogu CASEIDen ordezkaritza osoari, beren ekarpenei esker aurrerago lankidetzan aritzeko loturak ezarri direlako: Siyanda Nzuzo Siko jauna, International Labour Organisation (ILO) erakundeko Programa Nazionalaren kudeatzailea; Khanya Ngonyama jauna, Blue Gold Holdings erakundeko zuzendari kudeatzailea; Nikiwe Kunjuzwa doktorea, Council for Scientific and Industrial Research (CSIR) erakundeko ikertzailea; Grace Mukondeleli Kanakana doktorea, Tshwane Unibertsitate Teknologikoko Ingeniaritza eta Eraikuntza Inguruneko Fakultateko dekanordea; eta Dehouengnon Pacome Ahokpossi doktorea, SACNASP eta GSSA erakundeetako geohidrologo eta ingeniaria.