Berria

Neuroerrehabilitaziorako gailu mediko robotiko bat lantzen ari gara

2024ko irailaren 17a
Neurorrehabilitación

"Espero da aurrerapen teknologiko horiei esker pazienteek mugikortasuna ez ezik bizimodu independenteagoa eta gogobetegarriagoa ere berreskuratu ahal izatea"

Gailu mediko robotiko bat lantzen ari gara, iktusa izan duten pazienteen besoen neuroerrehabilitaziorako.

Gure lankide Ander Ramos La Razón egunkarian elkarrizketatu zuten, Garunaren Munduko Eguna zela-eta. Anderrek azaldu du TECNALIAn gailu mediko robotiko bat lantzen ari garela, iktusa izan duten pazienteen besoen neuroerrehabilitaziorako.

Sentsore aurreratuak eta algoritmo adimendunak erabiliz, gailuak interpretatzen du zer mugimendu egin nahi duen pazienteak, eta horiek egiten laguntzen du. Hala, neuroplastikotasuna aktibatu, eta garunaren eta muskuluen arteko konexioa hobetzen du.

Anderrek xehe-xehe azaldu zuen zer prozesuren bidez lortu den berreskuratzea konektibitate-ereduak berrantolatzeko neuronek duten sortzetiko gaitasuna, gaitasun hori galdua zuten pazienteen kasuan.

Sentsoreak eta exoeskeletoak

Berariaz diseinatutako sentsoreak erabiliz, neuronen seinaleak eta besoetako muskuluen jarduera elektromagnetikoa atzeman daitezke.

  • Informazio horri esker, pazientearen mugimendu-asmoa interpreta daiteke; gero hura prozesatu, eta zubi-lana egiten duen sistema elektroniko baten instrukzio bihurtzen da.
  • Exoeskeleto robotikoek gauzatzen dituzte jarraibide horiek, eta, hala, egin nahi den mugimendua egiten laguntzen dute.
  • Pazienteak, mugimendua irudikatu ez ezik, benetako mugimendu-sentsazioa izaten du, eta horrek neuroplastikotasuna estimulatzen du, eta garunaren eta muskulaturaren arteko lotura hobetzen.

Aurrerapen honek egun osoan erabiltzea behar ez duen errehabilitazio-metodo bat eskaintzen du. Arrakastatsua dela ikusi da, pazienteei aukera ematen baitie besoa altxatzeko, eguneroko objektuei heltzeko eskua irekitzeko eta antzeko zereginak egiteko.

«Pazienteen garunaren neuroplastikotasuna aktibatzea lortu dugu» (elkarrizketa osoa)