Berria

Berotegi-efektuko gasen emisioak murrizten ditugu siderometalurgian

2024ko abuztuaren 13a
reducción_emisiones_siderometalurgia

"Errekuntzan sortutako gasak tenperatura altuko berotze-sistemetarako baliatzen dituzten estrategia berritzaileak aplikatzen ditugu"

Industria siderometalurgikoan berotegi-efektuko gasen emisioak murrizteko lan egiten dugu

Errekuntzan sortutako gasak tenperatura altuko berotze-sistemetarako baliatzen dituzten estrategia berritzaileak aplikatzen ditugu, CO2-emisioak murrizteko erronkari aurre egiteko. Etorkizun handieneko soluzioetako bat berotze-sistema hibridoak erabiltzea da; sistema horietan, erresistentzia elektrikoak, indukzioa eta mikrouhinak konbinatzen dira.

Teknologia horiek gas naturalean oinarritutako metodo tradizionalak ordezteko diseinatuta daude; CO2-emisioak ezabatzen dituzte, eta % 30eraino murrizten dituzte industriako emisioak.

Berotze aurreratuko estrategia teknologikoak

Berotze-sistema aurreratu horiek ezartzeak deskarbonizazioa bultzatzeaz gain, egungo metodoen bilakaera adimentsua ere badakar. Besteak beste, funtsezko osagai eta erresistentzia elektriko berriak diseinatu, simulatu eta fabrikatzen dira, eta, hala, berotze industrialeko prozesuen efizientzia eta errendimendua optimizatzen dira.

Sistema hibrido aurreratu horiek onura ugari ematen dituzte:

  • Emisioak murriztea: gas naturalaren ordez teknologia elektrikoak erabiltzen direnez, hari lotutako CO2-emisioak ezabatzen dira, eta, hala, nabarmen laguntzen zaie jasangarritasun-helburuei.
  • Efizientzia hobetzea: erresistentzia elektrikoak, indukzioa eta mikrouhinak konbinatuta, berotzea zehatzagoa eta efizienteagoa da, eta energia-kontsumoa eta eragiketa-kostuak murrizten dira.
  • Moldagarritasuna eta malgutasuna: sistema horiek metalurgia-industriaren hainbat prozesutara eta premietara egokitzeko moldagarritasun handia dute, eta, hala, erraz integra daitezke askotariko ekoizpen-inguruneetan.
  • Aurrerapen teknologikoa: teknologia horiek erabiltzeak industria-berrikuntzaren abangoardian jartzen ditu enpresak, eta haien lehiakortasuna indartzen du jasangarritasunera gero eta bideratuago dagoen merkatu globalean.

TECNALIA buru duen taldea, Mondragon Unibertsitatearekin, Bilboko Ingeniaritza Eskolarekin (EHU), Sidenorrekin, Tubacex Innovaciónekin eta AFV/FEAFrekin elkarlanean, aurrerapena bultzatzen ari da tenperatura altuko industria siderometalurgikoaren erabilerak jasangarriagoak eta efizienteagoak izan daitezen.