Berria

AAren segurtasunean eta datu-ekonomian lan egiten dugu

2024ko abuztuaren 12a
Salamanca Tech Summit

"Datuak mende honetako petrolio berria dira —Óscar Lage, TECNALIAko Zibersegurtasunaren eta bloke-kateen arduraduna—"

TECNALIAk blockchain eta DLT teknologietako berrikuntzarekin duen konpromisoa eta lidergoa erakusten ditu

Gure lankide Óscar Lage Batzorde Antolatzaileko kide izan zen, general chair gisa, Salamanca Tech Summit-en (bloke-kateen ekitaldi zientifikoa hartzen duen biltzarra), IEEE Blockchain Spain Initiativeko eta Salamancako Unibertsitateko kide Javier Prietorekin batera.

"AAren segurtasuna eta datu-ekonomia" izeneko hitzaldia eman zuen Óscarrek. Datuek adimen artifizialean duten garrantzia nabarmendu zuen, eta funtsezko zenbait ondorio aurkeztu zituen, hala nola:

  • Datuak mende honetako petrolio berria dira.
  • Europa mailan, datu-espazio batzuk sortu behar dira, enpresek datu horiek modu arduratsuan erabili ahal izan ditzaten.
  • Daturik ez badugu, ez dugu adimen artifizialik.

"AAren eta ziberdefentsaren konbergentzia" mahai-inguruan ere hartu zuen parte Óscarrek. Adimen artifizialaren eta ziberdefentsaren elkarguneei buruz eztabaidatu zuen sektoreko zenbait profesional garrantzitsurekin batera.

Mahai-inguruko parte-hartzaileak:

Jasangarritasuna eta industria-erresilientzia

Borja Urkizuk eta Julen Bernabék "Blockchain, industria-jasangarritasunerako eta -erresilientziarako (BL-SDG)" tailerrean parte hartu zuten, eta gai hauek aztertu zituzten:

  • Nolako ahalmena duen bloke-kateen teknologiak industria-jasangarritasunaren eta -erresilientziaren helburuetan aurrera egiteko.
  • Teknologia horrek nola hobetu ditzakeen gardentasuna, efizientzia eta erantzukizuna zenbait industriatan (besteak beste, fabrikazioan, logistikan, hiri adimendunetan eta energian).

Santiago de Diegok artikulu bat aurkeztu zuen (OASEES ekimena). Artikulu horretan, Vehicle-to-Vehicle (V2V) konexioetan dauden ibilgailuentzako Self-Sovereign Identity (SSI) sisteman oinarritutako autentifikazio deszentralizatuko sistema bat deskribatu zuen, identitatea ordeztea saihesteko platooning agertokietan.