"SusChem Sariak 40 urtetik beherako gazteei zuzenduta daude, eta kimikaren arloko hiru kategoriatan banatzen dira: etorkizuna, ikerketa eta berrikuntza (Futura, Investiga eta Innova, hurrenez hurren)"
Kimika Jasangarriaren Teknologiako eta Berrikuntzako SusChem España Plataformak Kimikako Ikertzaile Gazteak SusChem sariak banatu ditu hamabosgarren urtez jarraian
Sari horien bidez, Espainiako kimika-ikertzaile gazteen jarduera zientifikoa eta dibulgaziozkoa aitortu, babestu, bultzatu eta sustatu nahi da, baita kimikaren diziplina Espainian bultzatu, garatu eta zabaldu ere, bai zientzia hutsaren aldetik, bai haren aplikazioen aldetik.
Epaimahaia aditu hauek osatu dute: Eva García (SusChem Españaren ordezkaria), Francisco García Labiano (Ikerketa Zientifikoen Goi Batzordea - CSICen ordezkaria), Mª Belén Yélamos (Kimikako Dekanoen Espainiako Konferentzia - CEDQren ordezkaria), Gabriel González (Espainiako Patente eta Marken Bulegoa - OEPMren ordezkaria), Carmen Cartagena (Espainiako Kimikarien eta Ingeniari Kimikoen Elkarte Nazionala – ANQUEren ordezkaria), Beatriz Fernández (Kimikako Nazioarteko Topaketa - Expoquimiaren ordezkaria) eta Jesús Torrecilla (TECNALIA Ventures TECNALIAren Deep Tech Venture Builderraren ordezkaria).
Ikertzaile gazte sarituak
SusChem Sariak 40 urtetik beherako gazteei zuzenduta daude, eta hiru kategoriatan banatzen dira. Kategoria horiek ikertzaile gazteen kimikaren arloko jarduera-esparru hauei dagozkie: etorkizuna, ikerketa eta berrikuntza (Futura, Investiga eta Innova, hurrenez hurren). Sarien bidez, publikoki aintzatesten dira ibilbide akademiko onena (Futura), argitalpen zientifiko onena (Investiga) eta lankidetza publiko-pribatuaren bidezko berrikuntzaren esparruko lanik onena (Innova).
Hauek izan dira sarituak XV. edizioan:
- Futura
Hauek izan dira finalistak: Esther Calviño Sanlés, Kimikan graduatua Coruñako Unibertsitatean, eta Guillermo Gómez Tenés, Kimikan graduatua Valentziako Unibertsitatean. Eta irabazlea, berriz, Francisco Javier Sánchez Baygua izan da, Kimikan graduatua Ramon Llull Unibertsitatean (Institut Químic de Sarrià), ibilbide akademiko distiratsua eta curriculumetik kanpoko merituak direla eta.
- Investiga
Kategoria honetan, hauek izan dira finalistak: Iago Pozo Míguez, Zientzia eta Teknologia Kimikoan doktorea, eta Laura Mariño Pérez, Zientzia eta Teknologia Kimikoan doktorea.
Pablo Garrido Barros, Kimikan doktorea, hautatu dute irabazle, California Institute of Technology (Caltech) institutuan egindako lan honengatik: Tandem electrocatalytic N2 fixation via proton-coupled electron transfer.
- Innova
Azkenik, kategoria honetan, finalista hauek aukeratu ditu epaimahaiak: Lucía Pola Fernández, Kimikako, Ingurumeneko eta Bioelikadurako Ingeniaritzan doktorea, eta María Inmaculada Valls, Ingeniaritza Kimikoko masterduna. Innova kategoriako irabazlea Marta Mon Conejero izan da, Kimikako doktorea. Izan ere, emaitza onak lortu ditu bere proiektu honetan: Metodologia merkeago eta jasangarriago bat, industria-aplikazioa izango duena, garatzea barne-alkenoak gaika lortzeko, zenbait miloiko parte errutenio erabiliz.
Kimikako Ikertzaile Gazteak SusChem sariei buruz
Sarietara SusChem – Españak deitzen du, eta hauek dira haien sustatzaileak: Espainiako Kimikarien eta Ingeniari Kimikoen Elkarte Nazionala (FEIQUE), Espainiako Kimikarien eta Ingeniari Kimikoen Elkarte Nazionala (ANQUE), Kimika Fakultateetako Dekanoen Espainiako Konferentzia (CEDQ), Expoquimia, Química y Sociedad Foroa eta TECNALIA Ventures.