Berria

IMHrekin eta EHUrekin elkarlanean graduondoko hiru titulutan

2018ko urriaren 3a

Espezialitateak: Digital Manufacturing-a, 4.0 Industria eta Fabrikazio Aditiboa

4.0 industriaren iraultzak sustrai sendoak ditu jada, eta antolakuntza- eta ekoizpen-ereduak egokitzera bultzatzen ditu enpresak. Hori dela eta, paradigma berri horrekin eta lan-eredu berriekin bat datozen etorkizuneko 4.0 pertsonen profilak ere diseinatu beharra dago.

TECNALIA, industriaren digitalizazioaren funtsezko eragile izaki, bitartekari aritzen da enpresen eta ikastetxe zein unibertsitateen artean, batzuek eskatzen eta besteek eskaintzen dituzten profilak uztartu nahian. Honenbestez, IMH eta EHUrekin elkarlanean, fabrikazio digitaleko unibertsitate-master bat antolatu du, eta bi espezialista-titulu, 4.0 industriarako datu-analitika prediktiboko proiektuei eta fabrikazio aditiboari buruzkoak.

Dualak dira tituluak, hau da, elkarrekin jarduten dira ikasleak, enpresak eta unibertsitatea, pertsona hasieratik garatzen. Tituluok ikasle graduatu berrientzat zein lanean ari diren langileentzat dira, zeinek trebakuntza teknikoa ziurtatzen baitute, lana eta aurrez aurreko trebakuntza (toki batean baino gehiagotan egiten dena) konbinatzen dituen metodo horri esker.

TECNALIAk oso gertutik ezagutzen ditu azken teknologiak eta haiek enpresetan duten eragina. Baina teknologia horiez baliatzen den jende trebatua eta prestatua ere behar du. Hiru titulu horien gaineko elkarlanari esker, TECNALIAk aukera izan du halako pertsonak trebatzeko eta bere ezagutza, laborategiak eta 4.0 industriako azpiegitura haien zerbitzura jartzeko.

Inaugurazio-ekitaldia irailaren 21ean izan zen, 17:00etatik 18:00etara, Diseinu Sailaren eremu berrietan, Elgoibarren (IMHren eraikin nagusia, 1. solairua). PROGRAMA