Berria

IMHrekin eta EHUrekin elkarlanean graduondoko hiru titulutan

2018ko ekainaren 27a

Espezialiteateak: Digital Manufacturing-a, 4.0 Industria eta Fabrikazio Aditiboa

4.0 industriaren iraultzak sustrai sendoak ditu jada, eta antolakuntza- eta ekoizpen-ereduak egokitzera bultzatzen ditu enpresak. Hori dela eta, paradigma berri horrekin eta lan-eredu berriekin bat datozen etorkizuneko 4.0 pertsonen profilak ere diseinatu beharra dago.  

TECNALIA, industriaren digitalizazioaren funtsezko eragile izaki, bitartekari aritzen da enpresen eta ikastetxe zein unibertsitateen artean, batzuek eskatzen eta besteek eskaintzen dituzten profilak uztartu nahian. Honenbestez, IMHeta EHUrekin elkarlanean, Digital Manufacturingeko unibertsitate-master bat antolatu du, eta bi espezialista-titulu, 4.0 Industriarako Analitika Prediktiboarieta Fabrikazio Aditiboari buruzkoak.

Dualak dira tituluak, hau da, elkarrekin jarduten dira ikasleak, enpresak eta unibertsitatea, hasieratik pertsona garatzen. Tituluok ikasle graduatu berrientzat zein lanean ari diren langileentzat dira, zeinek, metodo horri esker, trebakuntza teknikoa ziurtatzen baitute, leku batean baino gehiagotan egin baitezakete lan eta, aldi berean, trebakuntza presentziala jaso.

TECNALIAk oso gertutik ezagutzen ditu azken teknologiak eta enpresetan duten eragina. Baina teknologia horiez baliatzen den jende trebatua eta prestatua ere behar du. Hiru titulu horien gaineko elkarlana dela-eta, aukera izan du TECNALIAk pertsona horiek trebatzeko eta bere ezagutza, laborategiak eta 4.0 industriako azpiegitura haien zerbitzura jartzeko  

Datorren uztailaren 5ean, informazio-saio bat egingo da TECNALIAn, enpresek eta interesa duten gradudunek informazio gehiago izan dezaten tituluei eta haien zati bat irakatsiko den instalazioei buruz.