Berria

Iñaki San Sebastián, Europako EARTO elkarteko lehendakariorde berria

2019ko martxoaren 19a

EARTOko lehendakari izendatu berri duten Antti Vasararekin lan egingo du (Finlandiako VTT zentroko lehendakaria)

Europako Ikerketa eta Teknologiako Erakundeen Elkarteak (EARTO) Iñaki San Sebastián sarearen lehendakariorde izendatu dute gaur. Izendapena Espoon (Finlandia) egin da, ekitaldi batean, eta lehendakari berria ere izendatu dute: Antti Vasara, orain arte EARTOko lehendakariorde izan dena eta VTTko zuzendari nagusia, zeina Finlandiako ikerketa teknologiko aplikatuko zentro pribatu handiena baita.

San Sebastiánek, TECNALIAko CEOa da 2016tik, hau azpimarratu du: “EARTO bezalako erakunde batean aktiboki parte hartzea ohore handia da TECNALIArentzat. Erabat sinetsita nago ikerketa-zentroek funtsezko zubi-lana egiten dutela I+G+Baren eta enpresen errealitatearen artean, aktibo teknologikoak garatzen baitituzte Europako jarduera-sektoreen lehiakortasuna hobetzeko eta, ondorioz, baita pertsonen bizi-kalitatea ere. Zeregin horretan, funtsezkoa da EARTO; izan ere, gure lana betetzen laguntzen digu, ordezkatzen gaitu, eta adierazpidea ematen digu”.

TECNALIA EARTOko Zuzendaritza Kontseiluko kidea da, baita Batzorde Betearazlekoa ere. Garrantzi handiko erakundeek osatzen dute batzorde hori, hala nola FRAUNHOFER (Alemania), RISE (Danimarka), CEA (Frantzia), SINTEF (Norvegia), TNO (Holanda) eta VTT (Finlandia).

informazio gehiago