Berria
Datu-espazioetan berrikuntzak egiten ditugu segurtasuna hobetzeko
Berria
Lehen mailako 70 hizlari baino gehiago izango dira ICE batzarrean
ICAE 2018 Arkitekturako Inguratzaileei buruzko Nazioarteko 8. biltzarra ere Donostian egingo da, Kursaal Biltzar Jauregian, 2018ko ekainaren 20tik 22ra, TECNALIA ikerketa-zentroak antolatuta. Zortzigarren edizio honetako hitzaldien gai nagusia hau izango da: industria 4.0, arkitekturako inguratzaileen alorrean aplikatua.
Nazioarteko batzar honek hiru egun iraungo du, eta gai jakinei buruzko saioak egingo dira, hala nola gai hauei buruzkoak: material berritzaileen erabilera fatxadetan, fatxadak roboten bidez instalatzeko metodo berriak eta birgaitzearen alorreko soluzio teknologiko berritzaileak.
Gai asko landuko dira aurtengo edizioan, berritzaileak eta egungoak: energia berriztagarrien erabilera inguratzaile arkitektonikoetan; efizientzia energetikoa; egin behar diren saiakuntzak eta bete behar den araudia; leiho adimendunak; beira-mota berriak; fatxadetako suteei aurre egiteko segurtasuna; proiektuak bistaratzeko eta kontzeptualizatzeko metodoak (BIM, errealitate areagotua); sentsore- eta eragingailu-mota berriak inguratzaile konektatuetarako; fabrikazio-metodo berriak; fabrikazio aditiboa; 3D inprimaketa; ia kontsumorik gabeko eraikinak versus fatxadak; akustika, etab.
Batzarraren zortzigarren edizio honetan, lehen mailako 70 hizlari baino gehiago izango dira; orobat izango dira babesleen erakusketa-gune bat eta, berrikuntza gisa, B2B motako bilerak egiteko networking gune bat.
Orain dela gutxi itxi da, arrakastaz, hitzaldi-proposamenak aurkezteko epea. 100 proposamen baino gehiago bidali dituzte fatxaden eta haien osagaien sektoreko enpresa, arkitektura-estudio, ingeniaritza-estudio, zentro teknologiko, erakunde eta enpresa-elkarteek, eta proposamen horiek bermatzen dute estaliko direla kongresuan landu beharreko gaiak eta kalitate ona izango dutela edukiek.
Hori dela eta, aukera ezin hobea da eguneratzeko eta eraikuntzaren sektoreko berrikuntzak ezagutzeko, bai eta datozen urteetarako espero diren produktu berriak ezagutzeko ere.
Kongresuaren lehenengo egunean, agendaren arabera, ikuspegi tekniko-zientifiko handiagoa duten hitzaldiak egingo dira. Haietan, ikerketa-zentroetan, unibertsitateetan eta enpresetako I+Gko departamentuetan egindako azken aurrerapenak izango dira hizpide. Egun horretan, oraindik merkaturatu ez diren garapen asko erakutsiko dira. Bigarren eta hirugarren egunetan, ekainaren 21ean eta 22an, nazioartean erreferentzia diren arkitekturako eta obretako estudio handien hitzaldiak egingo dira, eta. halaber, enpresa babesleen gaikako lantegiak ere, non fatxadekin erlazionatutako gaiak sakonduko baitira (birgaitzea, inguratzaileko sua, industria 4.0 eta inguratzaile arinetan hormigoiak dituen aplikazio berriak).
Dagoeneko eman daiteke izena VIII. ICAE batzarrean, deskontu handi batekin, eta webgunetik egin daiteke zuzenean.
Izena ematera gonbidatzen ditugu fatxaden eta haien osagaien sektoreko profesional guztiak, agindu-emaileak, erlazionatutako enpresak, ingeniariak, arkitektoak, eraikuntza-enpresak, enpresa etxegileak, instalatzaileak, administrazio publikoa, eta material, produktu eta sistemen fabrikatzaileak, besteak beste.
TECNALIAk antolatu du Ariktekturako Inguratzaileen Nazioarteko VIII. batzarra, hauekin lankidetzan: ASEFAVE (Fatxada Arinen eta Leihoen Fabrikatzaileen Espainiako Elkartea), Fatxaden Europako Sarea, FAECF (Leiho eta Itxitura Hormen Europako Fabrikatzaileen Elkarteen Federazioa), Fatxada Arinen Masterra, Arkitektoen Madrilgo Kontseilu Gorenaren material-galeria eta Eusko Jaurlaritza.
Bestalde, batzarrak gero eta interes handiagoa eragiten du, eta zortzigarren edizio honek enpresa hauen guztien babesa du: Alucoil, Grupo Aluman, Heidelberg Cement, Acerinox, ArcelorMittal, Equitone, Guardian Glass, Lanik, Reynaers, Riventi, Acieroid, Adapta, ENAR, Geze, Saint Gobain, Sika eta Wicona.