Berria
Datu-espazioetan berrikuntzak egiten ditugu segurtasuna hobetzeko
Berria
“Datu-tratamenduaren zientziaren eta adimen artifizialaren erabilera onena 4.0 industrian” kategorian, hautatuak izan gara
ahalmena erakusten dute urtero, enpresetan, hezkuntza-inguruneetan eta ingurune sozialetan lortutako benetako emaitzen bidez.
Lehiaketa hori aukera paregabea da, datuen zientziaren eta adimen artifizialaren ikerketa eta aplikazioa aintzatets ditzan industriak.
Oraingoan, finalista izan gara “Datu-tratamenduaren zientziaren eta adimen artifizialaren erabilera onena 4.0 industrian” (Best use of Data Science/AI for Industry 4.0) kategorian. NAIA I4.0 sistema aurkeztu dugu, industria-instalazioetako energia-efizientzia (eta haren gabezia) diagnostikatzeko sistema adimendun bat. Datu-analisiko teknikak aplikatzen ditu; kontsumoa/ekoizpena kausalitate-erlazioa ondorioztatzen du, kontsumo-neurketen datu historikoetatik abiatuta, eta aholkuak ematen ditu, instalazioaren energia efizientziaz kudeatzeko.
NAIA I 4.0 sistemak 4. industria-iraultza edo 4.0 industria bultzatzen du, fabrikazio-industriaren eraldaketa sustatuz, digitalizazioaren, datu-analisiaren eta ikasketa automatikoaren bidez. GESTAMPen fabrikazio-instalazio batean baliozkotu dute sistema.
Irailaren bostean egingo da sari-banaketa, Dublinen.