Berria

Industria medikorako xiringa-saiakuntzak

2023ko martxoaren 10a
Ensayos jeringas industria médica

"Mesoestetic enpresa munduko erreferentea da kosmetika medikoaren eta medikuntza estetikoaren sektorean"

MESOESTETICek TECNALIAn ezarri du konfiantza bere xiringak saiakuntzen bidez ebalua ditzan

Pistoiaren irristatze-indarra zehazteko, saiakuntzak egin dira zenbait xiringa-, orratz- eta kanula-konbinaziorekin. Indar horren balioa funtsezkoa da likidoa modu seguruan aplikatzeko, eta, zuzenean, likidoaren biskositatearen eta kanula- edo xiringa-motaren eta tamainaren mendekoa izango da. Beraz, parametro hori funtsezkoa da enpresaren produktuak emateko xiringa egokia hautatzeko.

Saiakuntzen helburua da ahalik eta kalitate, segurtasun eta efikaziarik handiena bermatzea enpresaren produktuen praktika klinikoan

Saiakuntza horiek saiakuntza mekanikoen laborategian egin dira, eta arau hauek hartu dira erreferentziatzat, zeinetan saiakuntzarako prozedura eta ekipamendua definitzen baitira: UNE-EN ISO 7886-1, EN ISO 11499 eta ISO 11040-4.

Honetan datza saiakuntza: pistoiaren gainean karga bat aplikatzea, xiringaren deposituan aurrez kargatutako likidoa kanporatzeko, orratz edo kanulan zehar. Pistoia mugitzen hasteko behar den indarra eta irristatzean behar dena erregistratzen dira.

Saiakuntza-ekipamenduak euste-gailu bat du xiringa goian finkatzeko, eta behean beste gailu bat likido-deposituari eusteko.