"Gaixotasunak prebenitzeko eta kalitatezko bizitza bultzatzeko elikagaiak eta nutrizio-estrategiak garatzen ari gara"
Elikagai-berrikuntzan dihardugu lanean bizitza osasungarri eta luzea lortzeko
Bioarabarekin eta Basque Food Clusterekin batera, FOODICINE ekimenean ari gara lanean, bizitzaren etapa bakoitzera egokitutako elikagaiak lortzeko aukera emango duten produktuak eta prozesuak garatzeko. Azken helburua da kalitatezko elikadura bermatzea, zahartze osasuntsua lortzen eta gizarte-gastua murrizten laguntzeko.
Denboran zehar egindako ikerketa guztia berreskuratu nahi dugu, eta elikagaien berrikuntzaren eskura jarri, eta, hala, gizartearen bizi-kalitatea hobetzeko nutrizio-produktu eta -estrategien garapenean modu eraginkorrean txertatu. Horretarako, elikadura-kateko eragile ugari inplikatu nahi ditugu.
Ekimen honen helburua da bizitzaren etapa bakoitzera egokitzea elikagai-produktuak, zahartze osasuntsua eta gastu soziala murrizten lagunduko duen kalitate handiko nutrizioa bermatzeko.
Emaitzak integratzea eta lankidetza zabala
Ekimen honetan egindako azterlanak beste proiektu batekin, PRECERVAS proiektuarekin, integratuko dira, ikerketa horien inpaktua handitzeko. Proiektu horien arteko lankidetzari esker, sinergia bat lortuko da, emaitzak eta gizartearentzako onurak indartuko dituena.
- PRECERVAS proiektuaren (CIC biomaGUNE du buru) ardatza da istripu kardiobaskularrak eta zerebrobaskularrak prebenitzea, zahartze osasuntsua lortzeko.
Ikerketaren eta berrikuntzaren aldeko apustua
I+Gko lankidetzazko zeharkako proiektu eragileak diseinatzeko laguntza-programak finantzatzen du FOODICINE, eta ZTBP 2030 planaren bidez ikerketa eta berrikuntza sustatzeko Eusko Jaurlaritzaren apustuaren parte da.
Estrategia horrek Euskadi digitalago, berdeago eta inklusiboago bat bilatzen du, trantsizio hirukoitz baten bidez: teknologiko-digitala, energetiko-klimatikoa eta sozial-sanitarioa.