Berria

Itsasgarri bidezko loturen teknologiaren inguruko azken joerak eta aurrerapenak

2019ko irailaren 25a

Itsaspenari eta Itsasgarriei buruzko Nazioarteko XX. Kongresua irailaren 17-18an egin zen Donostian

Emisioei buruzko araudia gero eta zorrotzagoa da, eta, ondorioz, sektore askotan, material arinak erabiltzea da ardatzetako bat. Hala, ohiko material astunak material arinagoekin ordezkatu behar dira. Horrek zenbait material konbinatzea dakar, eta, askotan, materialak itsasgarri bidez soilik lot daitezke.

Sonia Flórez gure lankideak dioenez, “materialen konbinazioak itsasgarriak lotura-metodo estandar bihurtu ditu, eta, askotan, lotura-metodo bakarra dira”.

Alde anizkoitzeko estrategia egituretan itsasgarriak erabiltzearekin lotua dago. TECNALIA lankidetza estuan ari da zenbait sektoretako enpresa batzuekin, hala nola AERNNOVArekin eta SIEMENS GAMESArekin. Enpresa horiek azaldu zuten zer erronka dituzten material anitzeko egituretako loturek aeronautikaren sektorean eta sektore eolikoan.

Itsasgarriak nanoteknologiaren bidez nola garatu eta eraldatu izan zen beste gaietako bat, propietateak hobetzeko edo propietate berriak emateko, hala nola eroankortasun elektrikoa, garrantzitsua baita soinu-instalazioetan, lotura itsasgarrietan eta beroketan.

Material multifuntzionalen lantaldea autokonpontzeko ahalmena duten sistemak garatzen ari da all-in-one kapsulaketa-teknologia patentatuarekin, bai eta betebehar zorrotzak dituzten material anitzeko egiturak diseinatzen, mihiztatzen, probatzen eta balidatzen ere, betiere amaierako pieza arintzeko.

Edizio honetako gai nagusia material anitzeko egiturak izan ziren. 80 parte-hartzaile baino gehiago izan ziren, eta 30 hitzaldi, lau saio tematikotan egituratuak: formulazioa, gainazal- eta itsaspen-teknologiak, karakterizazioa eta industriako aplikazioak.