Berria
Datu-espazioetan berrikuntzak egiten ditugu segurtasuna hobetzeko
Berria
Trantsizio energetikoak lehiakortasun- eta berrikuntza-aukera berriak dakartza, ekonomia aldatzen ari den honetan
Klimatizazio Ekipoen Ekoizleen Elkarteak (AFEC) eta TECNALIAk jardunaldi bat antolatu dute —“Klimatizazioaren sektorearen erronkak eta negozio-aukerak”— enpresei ezagutzera emateko zer aukera eskaintzen dituen merkatuak bai estatu mailan bai nazioartean lehiatzeko eta hazteko
Jardunaldiari Luis Mena AFECeko lehendakariak eman zion hasiera. Galo Gutiérrez Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioko Industria eta Enpresa Txiki eta Ertainetako zuzendari nagusiak azpimarratu zuen laguntza handia ematen diola ministerioak industriari karbonorik gabeko ekonomia bateranzko trantsizioa egiteko.
Santiago Gonzálezek (IDAEko Erregulazio eta Trantsizio Energetikoko Saila) adierazi zuen Energiaren eta Klimaren Plan Nazional Integratuak eta efizientzia energetikoaren legeak negozio- eta finantziazio-aukera berriak dakarzkiela teknologia energetiko efiziente eta berritzaileei. María del Pilar González CDTIko Sustapen Instituzionaleko eta Lurralde Lankidetzako Saileko buruak I+G+B sustatzeko finantziazio-mekanismoen berri eman zuen.
Gaiaren alderdi teknologikoari helduta, Federico Muñoz CEISeko zuzendari tekniko eta komertzialak azpimarratu zuen garrantzitsua dela klimatizazio-ekipoek ziurtagiriak izatea eta haien adostasuna ebaluatzea, eta azaldu zuen sektore horretan eragin handia ari direla izaten teknologia digitalak (hala nola gauzen Internet eta industriaren automatizazioa).
TECNALIAko Felipe Trebilcockek energetikoki efiziente izateko hozgarri-garapen berriak eta haien teknologiak aurkeztu zituen; Sergio Saiz TECNALIAko Efizientzia eta Plangintza Energetikoaren Alorreko zuzendariak sektorearen balio-kate osorako aldatze-teknologiak eta Digital Energy azaldu zituen.
Bi mahai-inguru egin ziren jardunaldian. Lehena Asier Maiztegik moderatu zuen, eta gai hauek jorratu zituzten: politika energetikoa eta industriala eta estatuko eta nazioarteko merkatu berri baterako erronkak, aukerak eta mehatxuak. IDAE, ANESE, A3e eta Madrilgo Aparejadoreen Elkargoko kideek hartu zuten parte mahai-inguruan. Bigarren mahai-ingurua, berriz, Pilar Budí AFECeko zuzendari nagusiak zuzendu zuen, eta teknologien merkantilizazioa eta serbitizazioa, lehiakortasuna eta berrikuntza izan zituzten hizpide. Mahai-inguruan, CDTI, idea eta ANESEko ordezkariek hartu zuten parte.
Luis Mena AFECeko lehendakariak itxi zuen jardunaldia. Haren esanean, funtsezkoa izan da sektore horretan erakundeak, produktuak eta zerbitzuak lege-baldintzetara eta merkatuaren eskakizunetara egokituz berritzaile eta lehiakor izan nahi duten enpresentzat.
AFEC (Klimatizazio Ekipoen Ekoizleen Elkartea) elkartearen prentsa-oharra