Berria

Jesús Valero, TECNALIAko Osasuneko zuzendaria, aho batez onartu dute EIT Health Spaineko lehendakariorde

2019ko uztailaren 4a

Europako Berrikuntza eta Teknologia Institutu horrek bizitza osasungarria, zahartze aktiboa eta osasun-arreta hobea sustatzen ditu, Europako sei nodoren bidez

EIT Health osasunaren alorreko ekimen bat da, eta Europako 14 herrialdetako 140 lider, unibertsitate eta ikerketa-zentrok osatzen dute. Partzuergoaren egitekoa da ekintzailetza eta berrikuntza sustatzea osasunaren eta zahartze aktiboaren arloan, eta Europako talenturik handienei aukera berriak eta baliabideak eskaintzea herritar guztien onurarako.

EIT Health Spainek bost eskualdetako bazkideak ditu (Katalunia, Madril, Valentzia, Andaluzia eta Euskadi), zeinek berrikuntzaren triangeluko hiru esparruak barnebiltzen baitituzte: ikerketa, hezkuntza eta enpresa-sorkuntza.