Berria
Datu-espazioetan berrikuntzak egiten ditugu segurtasuna hobetzeko
Berria
#PorElClima ekimen aitzindariarekin bat egin dugu, beste 2.680 pertsona eta erakunderekin batera
Hainbat pertsonak, enpresak, erakundek eta administraziok bultzatzen dute #PorElClima komunitatea, klima-aldaketari aurre egitea dutela helburu, Parisko itunaren irizpideei jarraikiz. Dagoeneko 2.680 lagunek eta erakundek egin dute bat ekimenarekin, eta, duela gutxi, Eusko Jaurlaritzak ere bai.
Klima-aldaketaren aurkako konpromisoarekin bat egin du gure erakundeak; hori dela eta, lagundu egiten dugu BEGen emisioak murrizten, helburu hauek lortzearren: karbono urriko energia-eredu hobe bat, emisio gutxiagoko garraio-sistema bat, hiri-hondakinen eta tratamendurik gabeko hondakinen kantitatea jaistea, eta berrikuntza eta ezagutzaren transferentzia bultzatzea.
Honenbestez, klima-aldaketaren aurkako gure ekimenek zenbait soluzio proposatzen dituzte berotegi-efektuko gasen emisioak gutxitzeko eta klimaren inpaktuetara egokitzeko.
Karbono urriko energia-eredu bat lortzea da gure xedeetako bat; horregatik, zenbait soluzio ari gara garatzen energia berriztagarriak sustatzeko (eguzki-energia, itsasoko energia eolikoa eta beste itsas energia batzuk), baliabide berriztagarriak elektrizitate-sarean txertatzeko, energiaren garraioa eta banaketa optimizatzeko, energia-eraginkortasun handiagoa izateko eraikinetan, auzoetan, hirietan, herrialdeetan...
Egokitzapenari dagokionez, berriz, hiri- eta lurralde-erresilientzia handitzeko laguntza eskaintzen diegu administrazioei eta sektore pribatuari (azpiegitura berdeak, naturan oinarritzen diren konponbideak, besteak beste), bai eta azpiegituren erresilientzia hobetzeko ere, batez ere energiaren alorreko azpiegiturena.