“TECNALIAk dituen klima-ganberen bidez, saiakuntza akreditatu ugari egin daitezke"
Klima-saiakuntzen eta zahartze-saiakuntzen bidez, enpresei beren produktuek askotariko ingurumen-baldintzetan duten portaera ebaluatzen laguntzen diegu.
Klima-saiakuntzak arrazoi naturalekin lotutakoak dira, hala nola tenperatura, hezetasuna eta korrosioa. TECNALIAn ditugun talka termikoko ganberekin, beste faktore erasotzaile batzuk konbinatzen ditugu, hala nola tenperatura eta bibrazioa edo bat-bateko tenperatura-aldaketak; neurri txikiko material eta osagaiekin zein “tamaina handiko” eraikuntza-soluzioekin egiten dugu lan.
TECNALIAk dituen klima-ganberen bidez, saiakuntza akreditatu ugari egin daitezke
Zenbait klima-ganbera ditugu, eta, haiei esker, saiakuntza akreditatu ugari egin ditzakegu, produktuak ingurune klimatiko horretan duen fidagarritasuna, portaera eta osotasun estrukturala ziurtatzeko.
Adituak gara saiakuntza klimatikoetan eta zahartze-saiakuntzetan: euriarekiko erresistentzia, hautsarekiko erresistentzia, zahartze azeleratua, gatz-lainoa, bero hezea, iraunkortasuna eta eguzki-erradiazioa.