"Dokumentuak soluzio-aukera zabal bat eskaintzen du, pertsonak ardatz hartuta, hiri-ingurune adimendunak eta karbono gutxikoak garatzeko"
Hiri adimendunak eraikitzeko soluzio teknologikoen eskaintza berri bat merkaturatu dugu
Gaur, beste inoiz baino gehiago, gure hiriek, lurraldeek eta haietan bizi diren pertsonek eraldaketa-prozesu sakon bat bizi dute. Aldaketa hori ez da estrukturala bakarrik: gure komunitateetako bizitzaren alderdi guzti-guztiei eragiten dien eboluzio bat da. Hiriek, etorkizunera egokitzeaz gainera, gidatu egin behar dute etorkizuna, eta, bide horretan, espazio inklusiboak eta jasangarriak sortu behar dituzte, pertsonen bizi-kalitatea hobetzera bideratuak daudenak.
Ikerketa aplikatutik sortutako berrikuntza oro aukera bikaina da milaka herritarrengan inpaktu positiboa izateko. Izan ere, gure hiriak eraldatzean, haietan bizi diren pertsonen etorkizuna ere eraikitzen dugu.
Aurrea hartzen diogu gizarte-eraldaketari, eta lankidetza estuan dihardugu hiri-ekosistemak sortzen, zaintzen eta kudeatzen dituzten enpresa eta erakunde guztiekin, aurrez aurre ditugun erronkak konpontzeko, ikuspegi bat eraikitzeko eta hiri adimendunaren eredu horretara hurbiltzeko.
TECNALIAN aurrea hartzen diegu eraldaketa horren ondorioei, eta hiria eta lurraldea garatzen laguntzen dugu; horretarako, inpaktu handiko teknologia aurreratuen bidez hiri adimendunaren ikuspegia hartzera bideratutako hiri-soluzioen sorta bat baliatzen dugu.
Pertsonak ardatz dituen hiri-eredu bat sustatzen dugu, 2030erako Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat etorririk.
Badakigu eraldatzen ari diren hiriek aldaketa soziala islatzen dutela. Hiri-bilakaerak erantzuna eman behar die ingurunearekin konektatuago, kontzienteago eta konprometituago dagoen gizarte baten eskaerei.
Gure soluzioen ardatza habitata hobetzea da, eskala guztietan: materialak, eraikina, azpiegiturak, hiria eta lurraldea. Horretaz gainera, 4.0 industriarako balio proposamena indartzen dugu, eta, bide horretan, fabrikazio gehigarriko teknologiak eta robotika garatzen eta aplikatzen ditugu.
Zer aurkituko duzu hiri-ekosistemaren arloko soluzioen dokumentu berrian?
Pertsonak ardatz dituen soluzio teknologikoen eskaintza mardul bat garatu dugu, hiri-ingurune adimendunak eta karbono gutxikoak garatzeko. Askotariko jardun-arloetan aplikatzeko soluzioak:
- Ekonomia zirkularra.
- Ekomaterial adimendunak.
- Eraikin adimendunak.
- Energia eraikingintzan eta hirian.
- Hiri- eta lurralde-eraldaketa.
- Hiri osasungarria.
- Erresilientzia eta klima-aldaketa.
- Azpiegitura adimendunak.
- Hiri-mugikortasuna.
Nola deskargatu dezakezu soluzio teknologikoen eskaintza osoa biltzen duen dokumentua?
Hementxe deskargatu dezakezu Hiri Ekosistemako soluzioen dokumentua. Hantxe topatuko duzu pertsonengan oinarrituta dagoen eta 2030erako Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat datorren hiri-eredua sustatzeko soluzio teknologikoen eskaintza berria. Hiri-ekosistemaren esparruan ditugun soluzio guztiak eskura izanda, espero dugu zure erakundea eraldaketa-eragile izatea eboluzio eta lankidetza horretan, eta, hala, ongizatea, gizarte-kohesioa eta aurrerapena sustatzen dituzten inguruneak sortzea.
Eginahal horretan, bidelagun izango duzu TECNALIA. Enpresentzat onura eta gizartearentzat balioa sortzen duen bazkide teknologikoa izan nahi dugu.