Berria
Eraldaketa digitalari buruzko topaketa bat egin da, eta bertan parte hartu dugu
Berria
Europako C3HARME ekimenari esker, espazio-ibilgailuak berrerabil daitezke, eta, hala, kostuak eta energia-kontsumoa txikitu
Muturreko tenperaturak eta kondizioak (> 2.000 °C) jasan ditzaketen matrize zeramikoko material konposatu (CMC) berriak garatu ditugu. Material horiek espazio-ontzietako babes termikoko sistemetan (TPS) eta toberetan erabiltzen dira.
C3HARME ekimenean garatutako materialek, gaur egun erabiltzen direnen aldean, badute abantaila nagusi bat: laneko kondizioetan, haien higadura oso txikia da, baztergarria. Material horiek tenperatura ultraaltuko zeramiken eta karbono-zuntzen konbinazio bat dira. Konposatu zeramiko berriok badituzte beste erabilera batzuk ere, energiaren sektorean, medikuntzarenean eta nuklearrean.
ARIANE GROUPek ezarritako baldintzak jasan dituzten babes termikoko sistemak garatu ditugu, ISTECekin eta Asturiaseko NANOKERekin batera. Laborategiko teknologiak eskalatzen ere aritu gara, tamaina errealeko erakusleak lortzeko. Erakusle horiekin saiakuntzak egiten ari dira, azken erabiltzaileentzat esanguratsuak diren egoeretan.
Proiektuan, punta-puntako zentroak aritu dira konposatu zeramikoak garatzen eta karakterizatzen (ISTEC, DLR, UoB, TCD, UNINA eta TECNALIA); orobat hartu dute parte material-fabrikatzaile batzuek (AIRBUS GROUP, FHP eta NANOKER) eta Europako industria aeroespazialeko bi liderrek (ARIANE GROUP eta AVIO), zeinak, gainera, produktuen azken erabiltzaileak baitira.