Berria

Kontzentrazio bidezko energia fotovoltaiko eraginkorragoa, geruza antiislatzaileei eta DC-DC bihurgailu berri bati esker

2019ko urtarrilaren 14a

Eguzki-energia elektrizitate bihurtzeko prozesu efizienteenak lortu dituzte garatutako gailu esperimentalek

Kontzentrazio bidezko eguzki-energia fotovoltaikoak (Concentrated PhotoVoltaics - CPV) gailu optiko batzuk erabiltzen ditu (adibidez, leiarrak eta ispiluak) eguzki-erradiazio kantitate handi bat zelula fotovoltaikoen eremu txiki batean kontzentratzeko, eta, hala, elektrizitatea sortzeko.

Ikerketak eta garapenak bi helburu ditu. Batetik, kostuak murriztea da, material fotovoltaikoaren eremu txikiagoa behar izatearen ondorioz, eta, bestetik, sistema horretako zelulen bihurketa-efizientzia handitzea.

Gure garapenetako batzuk efizientzia handitzea lortzen ari dira. Esate baterako, material antiislatzaile batek lortzen du bestela galduko litzatekeen argia energia bihurtzea.

ARGICOAT® izeneko geruza antiislatzaileen familia beste toki batzuetan ere erabil daiteke; adibidez, hauetan: bi aurpegiko sistema fotovoltaikoak (elektrizitatea bi aurpegietan sortzeko gai diren moduluak dauzkaten sistemak), garraio- eta eraikuntza-sektoreetan erabiltzen diren beira antiislatzaileak, eta zikintzearen aurkako tratamenduak.

Beste garapenetako bat modulu mailako DC-DC bihurgailu bat da (sektorean, power optimizer deritzo korronte zuzen - korronte zuzen bihurgailu horri), eta nabarmen hobetzen du elektrizitate-ekoizpena. Diseinuak % 98,6rainoko efizientzia maximoa lortu du, eta % 98ko efizientzia europarra, 0,15 €/Wp inguruko kostuarekin.

Bihurgailu hau alternatiba fidagarria eta merkea da inbertsore zentralizatuetarako, hau da, string motakoetarako. Bereziki egokia da array bereko moduluek berdin funtzionatzen ez duten sistema fotovoltaikoetan, bai itzalak daudelako, bai erradiazio- eta tenperatura-kondizioak desberdinak direlako (eraikinetan orientazio- eta inklinazio-angeluak desberdinak direlako, adibidez).

DC-DC bihurgailuak, geruza antiislatzaileek bezala, badu beste aplikaziorik CPVez gain: automobilgintzan, itzaletan potentzia maximoa lortzeko aukera ematen baitu, eta kurbadura bat baino gehiago dituzten paneletan.

CPVMatchen esparruan garatutako gailu esperimentaletan, eguzki-energia elektrizitate bihurtzeko prozesuen efizientziaren errekorra lortu da (% 41,4).

Informazio gehiago 

EU-Flag

Proiektu honek Europar Batasunaren Ikerketa eta Berrikuntzako Horizon 2020 programaren finantziazioa jaso du, 640873 zenbakiko diru-laguntza hitzarmenaren bidez.