Berria

Kultura-ondarearen kontserbazio digitalari buruzko gaitasun-zentro bat sortzen laguntzen ari gara

2021ko maiatzaren 4a
Patrimonio cultural

Lankidetzarako gune digital bat sortuko dugu, ondarea kontserbatzen parte hartzen duten eragileentzat baliagarria

4CH proiektuaren helburu nagusia Competence Centre on the Conservation of Cultural Heritage izango denaren metodologia-, prozedura- eta antolaketa-esparrua ezartzea da. Gaitasun-zentro horrek sarean lan egingo du tokiko, eskualdeko, estatuko eta nazioarteko kultura-instituzioekin, eraikin historikoak eta guneak zaintzeko eta kontserbatzeko aholkuak, laguntza eta zerbitzuak emanez.

Azpiegitura birtual gisa funtzionatuko du: azken belaunaldiko teknologiez baliatuz eskainiko ditu esperientziak, aholkuak eta zerbitzuak, eta arreta berezia jarriko zaio 3D teknologiari.

Konplexua da kultura-ondarerako gaitasun-zentro europar bat diseinatzea, baldintza desberdin askotara egokitu behar baitu: nola kudeatzen den kultura-ondarea, zer arriskuk eragin diezaioketen ondarearen kontserbazioari eta nola baloriza daitekeen.

Zer da gaitasun-zentro bat?
Gaitasun-zentro terminoa testuinguru askotan erabiltzen da ezagutza antolatzen eta transferitzen dituzten azpiegiturak deskribatzeko. Azpiegituraren ezaugarrien arabera (alor nagusia, irismena, domeinua, esparru sozioekonomikoa) esanahia aldatzen zaio, eta era askotako xede, antolaketa eta jarduteko moduak izan ditzake.

Informazio gehiago

Italiako Fisika Nuklearraren Institutu Nazionala da 4CH ekimenaren buru; 13 herrialdetako 19 bazkidez osatutako lantalde bat koordinatzen du.

Europako Batzordeak jarri du martxan proiektu hori, Europako kultura-ondarea babesteko eta teknologia berrien bidez balorizatzeko asmoz, Horizon 2020 Programaren esparruan. Otsailean jarri zen martxan ofizialki.

HARREMANETARAKO