Berria

La España cuántica 2022: una visión empresarial

2022ko azaroaren 4a
La España Cuántica

"AMETICen “La España cuántica 2022" txostenak enpresei aukera ematen die teknologia kuantikoen uneko egoera ezagutzeko"

TECNALIAk parte hartu du AMETICen “La España cuántica 2022: una visión empresarial” txostenean.

AMETICen “La España cuántica 2022: una visión empresarial” txostenaren bertsio berriak barne hartzen du, 2019ko bertsioarekiko berrikuntza gisa, Eskaera oinarri duen ikuspegiari buruzko atal bat (Airbus, Banco Santander, BBVA, Bosch, Cellnex, Hispasat, Iberdrola, Merck, Mercedes Benz, Repsol eta Sateliot enpresen ekarpenekin); Etika Kuantikoari buruzko atal bat; eta arlo Kuantikoan Espainiako estrategia bat izateko oinarriak biltzen dituen atal bat.

Dokumentuak ekosistema nazionalaren eguneratze bat du, eta, horrez gainera, enpresen, ikerketa-erakundeen eta elkarteen erradiografia bat eta Espainiako teknologia kuantikoetako proiektu nagusiak. Eranskinean luze jasotzen dira estatuko eta nazioarteko finantziazio-aukerak.

AMETICeko Teknologia Kuantikoen lantaldearen txostenean parte hartu dute TECNALIA, Accenture, GMV, I2Cat eta Ibermática enpresek egilekide gisa, FI Group eta Zabala enpresek finantziazio-aukeren arloan, eta Atos eta Multiverse Computing enpresek etikaren alorreko laguntzaile gisa.

Dokumentu erabilgarria da, zeinak aukera ematen baitie enpresei teknologia kuantikoen uneko egoera ezagutzeko, eta, eragileei, Espainian ekosistema kuantiko sendo bat garatzeko gakoak izateko.

TECNALIA eta teknologia kuantikoak

Teknologia kuantikoek eraldaketa sakon eta disruptiborako ahalmena dute industriarako funtsezko esparruetan, hala nola adimen artifizialaren, komunikazioen zibersegurtasunaren eta doitasun oso handiko sentsorikaren esparruan. TECNALIAN, sortzen ari diren teknologia horiek zentzuz garatzeko lan egiten dugu, eta ohiko teknologiekin konbinatzen ditugu, inpaktua lehenetsiz eta ezagutza-arlo horrek lehen etapetan duen arriskua eta ziurgabetasuna minimizatzen lagunduz.

Konputazio kuantikoa

Konputazio kuantikoaren esparruan, parte hartzen dugu, beste proiektu batzuen artean, estatu eta enpresa mailako konputazio kuantikoko lehenengo ekimen handian, hots, CUCO: Konputazio kuantikoa industria estrategikoetan proiektuan, zeina teknologia horiek Espainiako ekonomiako zenbait sektore estrategikotako kasu zehatzetan —energiaren, finantzen, espazioaren, defentsaren eta logistikaren sektoreetan, adibidez— garatzeko eta aplikatzeko proiektu bat baita.

CUCO partzuergoak Misioak 2021 programako CDTIaren laguntza du, eta zazpi enpresak osatzen dute: GMV (burua), Amatech, BBVADAS PhotonicsMultiverse computingQilimanjaro Quantum Tech eta Repsol, zeinek sei ikerketa-erakunde azpikontratatzen baitituzte: TECNALIA, BSCCSIC,DIPC, ICFO eta Valentziako Unibertsitate Politeknikoa.

Sentsorika kuantikoa

Sentsorika kuantikoaren esparruan, teknologia kuantikoen taldeak Eusko Jaurlaritzaren babesa lortu du 2022an, nitrogeno-hutseko zentroen teknologia oinarri duten sentsore kuantikoen ikerketa-ildorako ELKARTEK eta AZPITEK programen bidez; industria-ahalmen handiko bidea da hori. QFirst ekimenak osagai kuantikoak garatzen ditu (hardware kuantikoa) ultra bereizmeneko sentsoreentzat teknologia horien bidez, propietate fisikoak eta kimikoak hautemateko, identifikaziorako eta trazabilitaterako, metrologiarako edo posizionamendu inertzialerako.

QFirst partzuergoa TECNALIAk koordinatzen du eta UPV/EHU, TEKNIKER, Materialen Fisika Zentroa eta AVS NEXT erakundeen laguntza du. Q-eNVy-k laborategi bat jarri du esparru horretan I+G+Bari laguntzeko. Lehen fase honetan, maila kuantikoa eta ezarpen ionikoko zutabe bat dituen CVD erreaktore bat jartzen ari dira laborategian, diamante-kristalak handitzeko; ekipamendu hori pixkanaka osatuko da hurrengo faseetan.

Komunikazio ultraseguruak eta zibersegurtasuna

Komunikazio ultraseguruen eta zibersegurtasunaren esparruan, TECNALIAk kanal kuantikoen bidez gakoen trukea esperimentatzeko eta baliozkotzeko EAEko lehen laborategia, Quantum Key Distribution, QKD, jarri zuen abian 2021ean.

Gure misioa ikerketa teknologikoa onura bihurtzea eta I+G+Baren bidez mundu hobea eraikitzea da, gure jarduerak zenbait dimentsiotan, hala nola ekonomikoan, zientifiko-teknologikoan, sozialean eta ingurumenekoan duen eragin positiboa areagotuz.

Jasangarritasun sozial eta ekonomikorako eta ingurumen-jasangarritasunerako teknologia kuantikoen ahalmen osoa garatzen duten irtenbide teknologiko berriak ikertuz, asmatuz eta diseinatuz lagundu nahi dugu. Talentu espezializatua, sektore-kapilaritate handia eta ekimenak eraikitzeko gaitasuna eskaintzen ditugu, gero eta interkonektatuago, automatizatuago eta konplexuagoa izango den mundu batean.

Hemen deskargatu dezakezu txosten osoa: “La España cuántica 2022: una visión empresarial.