Berria
Datu-espazioetan berrikuntzak egiten ditugu segurtasuna hobetzeko
Berria
Berrikuntza sustatzen duten ekimenen bidez Txileko industriaren produktibitatea handitzea da zentroaren helburua
Joan den azaroan, jardunaldi arrakastatsu bat egin zen Txileko Santiagon, CTec Eraikuntzaren Produktibitatea eta Jasangarritasuna Sustatzeko Zentro Teknologikoaren aurkezpena ofizial egiteko.Zentro horrek industriaren produktibitate-mailak handitu nahi ditu, berrikuntza eta industriaren eragileen artean elkarlana sustatzeko ekimenen bidez.
CTec zentroa sortuta, batera garatuko dira zenbait ekimen teknologiko, zeinak baliagarriak izango baitira, berrikuntzari esker, Txileko eraikuntzaren industriaren garatze-gaitasuna eta eskaintza hobetzen laguntzeko.
Ctek hamar urteko proiektua da; ezagutza nazionala eta trebetasun globala batzen ditu, eta Corforen “Berrikuntzarako Gaitasun Teknologikoak Indartzeko eta Sortzeko Programa”n sartzen da. Proiektuaren helburua da eraikuntzaren sektorearen eraldaketa-prozesua industria produktibo eta jasangarriago baterantz bultzatzea, berrikuntza teknologikoko ekosistema baten garapena sustatuz.