Berria
Datu-espazioetan berrikuntzak egiten ditugu segurtasuna hobetzeko
Berria
Autobusa, gainera, % 100 elektrikoa da; esperientzia pilotua eta aitzindaria da Espainian
Hurrengo asteetan, Malagako biztanleek gidaririk gabeko lehen hiri-autobusa ikusi ahal izango dute. Hiriburuko portua Malagako erdigunearekin lotuko du.
Autobusak teknologiarik gorena eta aurreratuena du sentsoreei dagokienez: doitasun handiko gidatze-sistema bat eta geolokalizazioa, batetik bestera mugitzeko une oro jakinez non dagoen eta denbora errealean zer ibilbide egiten ari den.
Ibilgailua hamabi metro luze da, eta 60 bidaiari inguru har ditzake. Gainera, ingurumenaren aldetik jasangarria da, % 100 elektrikoa baita. Teknologiari esker, ohiko errepideetatik ibili ahal izango da, eta ez aparteko errei batetik.
Probaldia martxoan hasiko da, eta hiru eta sei hilabete bitartean iraungo du. AUTOMOST ekimenaren emaitza da ibilgailu hau, eta hartan parte hartu du TECNALIAk hiru urtez, beste bazkide eta kolaboratzaile batzuekin batera.