Berria

Manufakturarako ditugun gaitasunak aurkeztu ditugu Hotzeko Forjaketaren ICFG 2019 Kongresuan

2019ko irailaren 19a

Euskal Autonomia Erkidegoan daude Espainiako hotzeko forjaketako enpresa gehienak

30 lagun baino gehiago izan dira Hotzeko Forjaketaren ICFG 2019 Kongresuko Tour C-n. Aukera horretan parte hartu zutenek forjaketaren alorreko EAEko enpresa eta erakunde nagusiak bisitatu zituzten, beste jarduera batzuen artean.

Tour-a, CIPF Miguel Altuna zentroak antolatua, BATZ enpresatik abiatu zen; ondoren, gure instalazioetatik pasatu zen, eta ECENARRO enpresan amaitu zen.

Nazioarteko bisita horretan, aukera izan dugu teknologia berritzaileetan egin ditugun garapenak erakusteko, zeinek metodologia eta ezagutza berriak ekarri baitituzte: forjaketa birakaria, material anizkoitzeko loturak, argi egituratu bidezko dimentsio-kontrola, eta osagaiak adimendun bihurtzea. Metodologia eta ezagutza berrien ekarpena egiteaz gain produktu eta fabrikazio-prozesu berritzaileak garatzen direnez proiektu horietan, lehiakorragoak izateko aukera ematen diete industriako sektore batzuetako balio-kateko eragileei.