Berria
Datu-espazioetan berrikuntzak egiten ditugu segurtasuna hobetzeko
Berria
Aholkularitza-zerbitzua ematen diegu zenbait sektoreri (eolikoa, aeronautikoa, trena eta automobilgintza) material konposatuen eredu berriei buruz
Garapen teknikoak integratzen ditugu 4.0 industriaren kontzeptuetan oinarritutako material konposatuen fabrikazio-prozesuetan: desbideratzeak monitorizatu eta identifikatzen ditugu, erabakiak hartzen ditugu eta modu automatikoan eta denbora errealean jarduten dugu kalitatea eta optimizazioa ziurtatzeko.
Soluzioa onlineko monitorizazio-sistemak ezartzean datza; alegia, ikusmen artifizialeko sentsoreak eta sistemak, prozesuaren funtsezko etapen datuak biltzeko (lay up, aurreformaketa, ontzeak…) Datu horiek denbora errealean erreproduzitzeko gai diren simulazio-ereduak elikatzen dituzte, eta prozesuaren etapetan materialean/produktuan gertatzen diren aldaketak ebaluatzen dituzte (zuntzen orientazioa, biskositatea, ontzea, beira-trantsizioko tenperatura).
Ikasteko gaitasunari eta automatizazioari esker, prozesua autorregulatu egin daiteke desbideratzeak zuzentzeko (posizionamendua, tenperatura, presioa…) eta pieza bakoitza parametro optimoekin prozesatzeko.
Gure aditu-taldeak gure garapenen berri emango du JEC2020 material konposatuen azokan.
TECNALIAREN STANDA - 5. HALLA - F94