Berria
Datu-espazioetan berrikuntzak egiten ditugu segurtasuna hobetzeko
Berria
TECNALIA beste behin ere erakusketari izango da MEDICA azokan, medikuntzako eta medikuntza-industriako munduko simposium nagusi eta funtsezkoenean
MEDICA 2017n ezagutu ahalko dituzu azkenaldiko joera eta aurrerapen zientifikoak, eta medikuntza alorreko produktuen azken emaitzak. Gainera, topalekua da kontinente guztietatik etorritako adituentzat, iritzigileentzat eta erabakiak hartzeko aginpidea duten pertsonentzat. Zalantzarik gabe, eguneratzeko abagunea da, eta medikuntzako egungo eta etorkizuneko joerak zuzen-zuzenean ezagutzeko aukera.
TECNALIAk neurobirgaitzearen alorrean landu dituen hiru aktibo nagusiak ezagutarazteko aukeratu duen erakustokia da MEDICA.
Han aurkeztuko da ArmAssist 2.0, besoaren eta eskuaren entrenamendu pasibo, lagundu eta aktiboko ArmaAssist gailu robotikoaren bigarren belaunaldia, istripu zerebrobaskularraren ondorioak dituzten paziente gehienak tratatzea ahalbidetzen duena. Software plataforma hobetuak pazientearen aurrerapena ebaluatzen du, eta jolasetan oinarritutako terapia urrutitik kudeatzeko aukera ematen du; jolas horiek motibatu egiten dituzte pazienteak, nork bere birgaitzean aktiboki parte hartzeko eta emaitza maximizatzeko.
Gainera, FESIA start-upak bere produktuetako bat aurkeztuko du: FESIA Walk, oin ekinoa duten pazienteentzat; FESIAren helburua da FES, funtzio-estimulazio elektrikoaren ikuspuntu berri bat lantzea gaixotasun neurologikoak pairatzen dituzten pertsonentzat. FESIAk funtzio-estimulazio elektrikoa maila bat gorago eramaten du, eta horrek ahalbidetzen du birgairtze-terapiek hobeto funtzionatzea eta dirauten bitartean ebaluatu ahal izatea; ondorioz, balio erantsia ekartzen die osasungintzako eragile guztiei: pazienteei, medikuei, ospitaleei eta aseguru-etxeei.
Eta, azkenik, TECNALIAk ELCODE aurkeztuko du, sendagaiak emateko sistema transdermikoa,elektrodoz kontrolatua eta iontoferesi teknologian oinarritzen dena. Sistema berri honek ezaugarri apartak ditu sendagaien administrazio transdermikoa denboran zein espazioan kontrolatzeko, eta horrek lehia-abantaila ematen dio egun merkatuan dauden soluzioen aldean.
Etor zaitez gure standera, 5/F22 Hallean, eta zuzen-zuzenean ezagutuko duzu neurobirgaitzeko teknologiarik aurreratuena. Zure zain gaude!
ArmAssist 2.0 katalogoa/ArmAssist 2.0 bideoa