Berria

Mikrobio-komunitateak aztertzeko analisi metagenomikoak

2024ko otsailaren 2a
Servicio de estudios y análisis metagenómicos

"Azterketa eta analisi metagenomikoak erabilgarriak dira hainbat esparrutan: ikerketa medikoan, nekazaritza- eta abeltzaintza-sistemetan, industrian eta ingurumen- eta jasangarritasun-azterlanetan"

Metagenomikak aukera ematen digu mikrobio-komunitate osoak ikertzeko

Azterketa eta analisi metagenomikoak funtsezkoak dira ikerketa zientifikoan eta industria batzuetako aplikazio praktikoen garapenean: ezagutzan aurrera egiten eta berrikuntzan laguntzen dute. Metagenomikak aukera ematen digu mikrobio-komunitate osoak aztertzeko, eta horrek ezagutza garrantzitsuak ematen dizkigu mikroorganismoen dibertsitate handiari buruz eta haien arteko interakzioei buruz.

Gainera, metagenomika gai da mikroorganismoen ezkutuko dibertsitatea aurkitzeko; horri esker, hainbat espezie berri aurkitu dira. Azterketa eta analisi metagenomikoak erabilgarriak dira hainbat esparrutan: ikerketa medikoan, nekazaritza- eta abeltzaintza-sistemetan, industrian eta ingurumen- eta jasangarritasun-azterlanetan.

Azken belaunaldiko sekuentziazio-plataformak eta analisi bioinformatikoa erabiltzen ditugu

TECNALIAn, espezializatuta gaude mikrobio-populazioa (mikrobiota) askotariko habitatetan aztertzen eta karakterizatzen: gorputzekoak, ingurumenekoak, elikagaietakoak eta enologiakoak. Azken belaunaldiko sekuentziazio-plataformak eta analisi bioinformatikoa erabiltzen ditugu identifikatutako espezieei buruzko informazio xehe eta zehatza emateko.

Gure azterketa eta analisi metagenomikoen zerbitzuak esparru hauetara zuzenduta daude: biotech arloko eta sektore biosanitarioko enpresak, industria farmazeutikoa, nekazaritzako elikagaien enpresak, unibertsitateak eta ikerketa-zentroak.

Askotariko habitatetako mikrobio-populazioak aztertu eta karakterizatzen ditugu gure laborategietan, teknika molekularrak eta genomikoak erabiliz. Teknika horiek aukera ematen dute ingurune naturaletako mikroorganismoen genoma-zatiak aztertzeko eta, horri esker, espezieak edo filotipoak identifika daitezke eta geneak sekuentziatu.

Gainera, DNA analizatzeko, belaunaldi berriko sekuentziazio-alternatibak (NGS) erabiltzen dira mikrobio-komunitate naturalen dibertsitatea aztertzeko. Zientzialariek, halaber, zenbait teknika metagenomiko erabili dituzte itsasoko mikrobio-komunitateak aztertzeko.

Mikrobioen dibertsitatea mikrobioen ekologiaren arloko ikerketa-ildo garrantzitsuenetakoa bihurtu da, ez bakarrik mikrobioen komunitatea osatzen duten populazioen funtzioa, egitura eta eboluzioa ezagutzeko duen zereginagatik, baita ikerketa mediko eta bioteknologikoaren iturri garrantzitsu gisa ere.