Berria

Moldeen eraikuntzan lehengai gutxiago erabiltzea

2023ko urtarrilaren 12a
Participación de TECNALIA en el proyecto Moldam para reducir el consumo de materia prima en la fabricación de moldes.

"Material termoplastikoko moldeak fabrikazio aditiboaren bidez ekoiztuta, lehengaien kontsumoa murrizten dugu"

Lehengaien kontsumoa lehentasunezko gai estrategiko bihurtu da zenbait industriatan —aeronautikoan edo eolikoan, adibidez— lehiakortasunari eusteko.

MOLDAM ekimenean (EIT Manufacturing-ek kofinantzatzen du), moldeen aurreformak material termoplastikoan ekoizteko soluzio bat garatu dugu, robot batean integratutako estrusio-sistema batekin, fabrikazio aditiboko teknologia batekin konbinatuta. Teknologia horren bidez, forma konplexuko moldeak inprima daitezke, eta kondizio erreal jakin batzuetan funtzionatuko dutela bermatu. Horretarako, kondizio erreal horiek aldez aurretik simulatzen dira, materialaren ezaugarriak operazio-tenperaturan testatuta.

Fabrikazio aditiboko MOLDAM zelulak prozesua automatizatzeko behar diren hardwarea eta softwarea biltzen ditu. Gainera, gelaxka robotikoaren biki digitala ere garatu da: sentsore integratuen datuak jasoz, ekoizpen-prozesu osoa monitorizatzen du.

Moldam proiektuari buruzko informazio gehiago

Bost erakundek osatzen dute Moldam proiektua; Aernnova-ICSAk eta Suzlon Blades-ek baliozkotzen dituzte moldeak, eta haien eskakizunen arabera diseinatzen eta fabrikatzen dira.

Lortutako lehen emaitzen arabera, moldeen aurreformek portaera ona dute funtzionamendu-kondizioetan. Diseinuari esker, lehengai gutxiago kontsumitzen da moldeen fabrikazioan. Gainera, ekoizpen-denbora murrizten da, eta hondakin gutxiago sortzen da, moldeak ekoizteko aurreko teknikarekin alderatuta.