Berria

MSI eta Sidenorrekin batera, altzairutegi baterako prozesuaren biki digitala sortu dugu

2020ko azaroaren 8a

Prozesuen industriak produktuaren kalitatea hobetu eta kostu operatiboak eta ingurumen-aztarna murriztu behar ditu

Sidenor eta MSIrekin batera, instalazio-mailako monitorizazioa eta kontrola ezartzen ditugu industria-sektore estrategiko batzuetan, sektore horiek prozesuen digitalizazioan aurkitu baitute beren funtzionamendua optimizatzeko modua.

Altzairuaren, kobrearen, petrokimikaren eta ura tratatzeko instalazioen sektoreek, adibidez, produktuaren kalitatea hobetu behar dute, eta kostu operatiboak eta ingurumen-aztarna murriztu. Prozesu konplexuak dira; beraz, instalazio osoaren monitorizazioa eta kontrola ezinbestekoak dira ekonomikoki nahiz ingurumenari dagokionez eraginkorra den ekoizpen-prozesu bat lortzeko.

Digitalizazioari ekiteko, instalazioko eragiketen deskonposizio, koordinazio eta optimizazioaren paradigman oinarritu gara; hala, monitorizazioa eta kontrola lortu ditugu.

Altzairuaren kasuan, hiru enpresek Sidenor-en prozesu siderurgikoaren biki digitala garatzeko lan egin dugu, gainazaleko akatsen eta azpiprozesuen kopurua murrizteko altzairu mikroaleatuen azken produktuan. Hala, akatsak agertzearekin lotutako fabrikazio-prozesuak behar bezala beteko direla bermatzen da, hau da; metalurgia sekundarioa, isurketa jarraitua eta beroko ijezketa.

Lortutako mugarriak

Ekimen honetan, nabarmentzekoak dira metalurgia sekundarioko eta isurketa jarraituko prozesuetarako sortutako onlineko monitorizazio- eta alarma-tresnak. Era berean, optimizazio-tresnak garatzea lortu dugu, metalurgia sekundarioko, isurketa jarraituko eta ijezketako prozesuetan eragiten duten parametroen balio optimoak ezagutzeko: azpiprozesu bakoitzaren errendimendu ona lortzen dugu, eta azken produktuan dauden akatsak minimizatzen ditugu. Are gehiago murriztu ahal izango ditugu produktu bukatuaren errefus-indizeak, isurketa jarraituan, eta egokitze-indizeak.

Informazio gehiago

COCOP Europako proiektua duela gutxi amaitu da, EBko sei herrialdetako bazkideekin elkarlanean. H2020 programaren barruan dago ekimena.